Ikasleak

Erizaintza edo Fisioterapiako ikasten ari den bitartean erakundera atxikitzea eskatzen duena da SATSE ikaslea. SATSEra ikasle bezala atxikitzeko Erizaintza edo Fisioterapia fakultate batean matrikulatuta egon behar zara, karrerako edozein ikasturtetan.  Erizaintzako edo Fisioterapiako ikaslea bazara eta SATSEra atxikitzea erabaki baduzu, dohainik egiteko aukera duzu atari honen bitartez. Sindikatuaren egoitza ezberdinetan Atxikipen Orriak ere eskatu ditzakezu.

04 Uztaila 2017

SATSE Euskadik graduatu berriak orientatu ditu lan-munduan eman beharko dituzten lehen urratsei buruz

Jardunaldi ezberdinak ospatu dira Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostian. Sindikatuak, karrera amaitu ostean zabaltzen diren aukera laboralak eta profesionalak azaldu ditu.

  • Currently 0 out of 5 Stars.

Abantailak

  • SATSEk doako abantaila ugari eskaintzen dizkie atxikitutako ikasleei, haien prestakuntza akademikoa eta garapen profesionala hobetzeko helburuarekin. SATSEko ikasle bezala, informazio esklusiborako sarbidea izango duzu, zure zalantzak erantzungo ditugu, zure aldarrikapenak babestuko ditugu eta jarduera esklusiboetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Zerbitzuak

  • Fakultate batean matrikulatuta bazaude, zerbitzu esklusiboez dohainik gozatzeko aukera izango duzu eta deskontuak izango dituzu Estatu osoko saltokietan.

Lan- eta lanbide-orientazioa

  • Ikasleak aholkatzea da SATSEren helburuetako bat, haien lan-merkaturako sarbidea ahalik eta goizenik eta modu egokienean egin dadin.