2017ko Lekualdatze-lehiaketa: Curriculum Vitaeko aplikazioa

30 Azaroa 2017

Aplikazioak aukera ematen du prestakuntza- eta lanbide-merituak eguneratuta edukitzeko. Aplikazioan sartzeko zure NAN dokumentua  eta pasahitza sartu behar dituzu

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Curriculum Vitaeko aplikazio informatikoak aukera ematen du Osakidetzan lan egiten duten edo  lan egin duten pertsona guztiek prestakuntza- eta lanbide-merituak eguneratuta edukitzeko. Bertan erregistratuta geratzen dira  prestakuntza-, irakaskuntza-, ezagutzaren hedapen-, ikerketa-, berrikuntza-jarduerak edo egindako beste meritu batzuk.

Aplikazioan sartzeko zure NAN-a (erabiltzailearen identifikatzailea) eta pasahitza sartu behar dituzu; pasahitza zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan eska dezakezu. Pasahitza ahazten baduzu,  lan egin edo lan egiten duzun Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzarekin jarri behar duzu harremanetan.

Osakidetza-k CV-aplikazioan erregistratzen dituzun merituak aztertuko ditu zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentuan utzi behar dituzun ziurtagiriekin batera. Aurkeztu behar dituzun ziurtagiriak aztertuko ditu zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentuan utzi behar dituzun ziurtagiriekin batera. Aurkeztu behar dituzun ziurtagiriak jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.

Osakidetza-k baliozkotutako merituek, meritu kurrikularrak aurkeztu behar diren prozesuetan dokumentalki egiaztatutako meritu gisa agertuko dira.

CV-aplikazioaren gainean edozein kontsulta, iradokizun edo intzidentziatarako formatu hau erabil dezakezu: Kontsulta, Iradokizun edo Intzidentzien Komunikazioa eta zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentura bidali.

Gaur egun ez bazara Osakidetzan lanean ari,  helbide hau erabil dezakezu CURRICULUM.VITAE@osakidetza.eus

 

Garrantzizko informazioa​

 

Curriculum Vitae aplikaziorako sarbidea

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario