Aldi baterako ezintasunean ordainsarien %100 ordaintzen hasiko da Osakidetza

13 Abendua 2018

Murrizketen bidez kendutako eskubidea berreskuratu da. Abenduko lansarian hasiko da kobratzen, dagozkion atzerapenak ere ordainduko dira.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzako langileek Aldi baterako ezintasun kasuetan gaixo egoteagatik kobratzen den osagarria berreskuratu dute. “Justifikaziorik gabeko murrizketa bidegabe bat pairatzean kendu ziguten eskubidea berreskuratu dugu”, adierazi du SATSEk.

Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 3an egindako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileak aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak onartzeko Dekretua onetsi zen.

Aipatutako Dekretuaren arabera, 2018ko irailaren 1etik aurrera hasitako aldi baterako ezintasun-egoera guztien lansarien %100 ordainduko da. 2018ko abenduko nominan hasiko da aplikatzen Dekretua, eta dagozkion atzerapenak ordainduko dira.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario