Bizkaiko eta Arabako SATSEren afiliatuen asanbladarako deialdia. Idazkaritza Probintzialaren hautaketa

26 Otsaila 2018

Asanblada probintziala martxoaren 15ean izango da Araban eta martxoaren 16an Bizkaian. Horietan, Idazkari Probintziala eta Batzorde Betearazle Probintziala ere aukeratuko dira.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

SATSEko estatutuetan eta hauteskundeetako araudian zehaztutakoaren arabera, Erizaintza Sindikatuak Arabako eta Bizkaiko afiliazioari dei egiten dio probintziako asanbladara joateko:

  • SATSE Arabako Asanblada Probintziala

Gasteizen ospatuko da, Enrique Eguren kalea, 3, 2018ko martxoaren 15ean. 11:30ean lehenengo deialdia eta 12:00etan bigarren deialdia, gai-ordena honakoa izango delarik:

 1º. 2017ko ekitaldiko aurrekontu ekonomikoaren likidazioaren txostena
 2º. 2018ko ekitaldiko aurrekontu ekonomikoaren aurkezpena
 3º. Araban Erizaintza Sindikatuko Idazkari Probintzialaren eta Batzorde Betearazle Probintzialaren hautaketa prozesua. Hauteskunde egutegia ikusi
 4º. Galde-eskeak

  • SATSE Bizkaiko Asanblada Probintziala

Bilbon ospatuko da, Garellano plaza, 14 (atzealdea), 2018ko martxoaren 16an, 11:30ean lehenengo deialdia eta 12:00etan bigarren deialdia, gai-ordena honakoa izango delarik:

 1º. 2017ko ekitaldiko aurrekontu ekonomikoaren likidazioaren txostena
 2º. 2018ko ekitaldiko aurrekontu ekonomikoaren aurkezpena
 3º. Bizkaian Erizaintza Sindikatuko Idazkari Probintzialaren eta Batzorde Betearazle Probintzialaren hautaketa prozesua. Hauteskunde egutegia ikusi
 4º. Galde-eskeak

Afiliatuei informatzen zaie, SATSEko estatutuetan eta hauteskundeetako araudian zehaztutakoaren arabera, Idazkari Probintzial karguaren eta Batzorde Betearazle Probintzialaren hautaketa prozesua hasi dela Araban eta Bizkaian. Informazio guztia SATSEren egoitzetako ohar-tauletan dago jarrita, Gasteizen, Enrique Eguren kaleko 3. zenbakian, eta Bilbon, Garellano plazako 14. zenbakian.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario