EIR 2017-2018: Onartutakoen behin-betiko zerrenda

09 urtarrila 2018

2018an osasun-prestakuntza espezializatuetara sartzeko 2017ko hautaprobak dira. Azterketa 2018ko otsailaren 10ean ospatuko da.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Urtarrilaren 9an, 2018an osasun-prestakuntza espezializatuetara sartzeko 2017ko hautaprobetarako onartutako Erizaintzako graduatuen/diplomadunen behin-betiko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak ondorengo lekuetan kontsulta daitezke: Osasun, Gizartze Zerbitzu eta Berdintasunaren Ministerioan (Prado pasealekua, 18-20 - 28071 - MADRIL), Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzetan eta Osasun, Gizartze Zerbitzu eta Berdintasunaren Ministerioaren atarian. Behin-betiko zerrenden kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabete bateko epean, zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Azterketa 2018ko otsailaren 10ean ospatuko da. Ondorengo estekan Azterketa Mahaien zerrenda osoa kontsulta dezakezu.

Izangaiak haien Azterketa Mahaian agertu behar dira, hautaprobetan parte hartzeko erabili duten nortasun agiriarekin (NAN, pasaportea...), otsailaren 10eko 15:30etan (14:30etan Kanariar Uharteetan). Erantzun orrian bakarrik boligrafo urdina edo beltza erabili ahal izango da. Arkatzak, errotulkiak, lumak eta abarrekoak ezin izango dira erabili. Azterketaren gehienezko iraupena 5 ordukoa izango da eta erantzunak erantzun-orrian idatziko dira soilik (ez dira galdetegian idatzitako erantzunak onartuko).

Informazio gehiago

Eskaeran haien helbide elektronikoa adierazi duten izangaiek e-postaz jasoko dute informazioa. Era berean, Osasun Ministerioaren webgunearen bitartez informazio pertsonalizatua kontsultatzeko aukera dago, eskaeran erabilitako identifikazio-zenbakia sartuz (NAN, pasaportea…)

Deialdiaren egutegia:

  • Azterketa data: larunbata, 2018ko otsailak 10.
  • Erantzun zuzenen orrien argitalpena: 2018ko otsailaren 13tik aurrera.
  • Erantzun zuzenen orriei erreklamazioak aurkezteko epea: 2018ko otsailak 14, 15 eta 16.
  • Aurkeztutako erreklamazioak ebazteko Kalifikazio Batzordeen bilera: 2018ko otsailak 28.
  • Behin-behineko emaitzen zerrenda: 2018ko martxoaren 6tik aurrera.
  • Behin-betiko emaitzen zerrenda: 2018ko apirilaren 3tik aurrera.
  • Plazak esleitzeko ekitaldiak: 2018ko apirilaren 17tik aurrera.
  • Plazak hartzeko epea: 2018ko maiatzak 24 eta 25.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario