GUFEren 2016-2017 EPE: Erreklamazioak ez onartzea eta hirugarren ariketarako deialdia

11 Abendua 2018

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak ez ditu onartu bigarren ariketari aurkeztutako erreklamazioak. GUFEren arabera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea abenduaren 18ra arte izango da (egun hori barne).

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Bigarren ariketaren erreklamazioak

2018ko abenduaren 10ean GUFEk 2016-2017ko EPEren bigarren ariketari aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ditu. Guztira 360 erreklamazio aurkeztu ziren 37 galderei eta GUFEk ez du erreklamazio bakar bat ere onartu. GUFEren arabera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea abenduaren 18ra arte izango da (egun hori barne), ebazpena argitaratu den egunetik zenbatzen hasita. Eredu bat prestatu dugu errekurtsoa aurkeztu nahi duzuenontzat, eskatu nahi izanez gero jar zaitezte harremanetan Sindikatuarekin. GUFEk ezarritako epearen barruan aurkeztea gomendatzen dizuegu.

Hirugarren ariketarako deialdia

Bigarren ariketa gainditu dutenentzat, hirugarren ariketarako deialdia egin du GUFEk. Azterketa urtarrilaren 9an izango da, goizeko 9:30etan, Bilboko Merkataritza Ganbaran.

Iragarpena ikusteko GUFEren 2016-2017 EPEren webgunean saioa hasi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario