Negoziazioaren aldeko mobilizazioak Osakidetzako Emergentziak zerbitzuan

01 Otsaila 2018

Zerbitzuko langileak Bilbon elkarretaratu dira Zuzendaritzaren inposaketak salatu eta haien aldarrikapenak kontuan hartuko dituen negoziazio prozesu bat eskatzeko.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

“Emergentziak, negoziazioa orain!” lelopean, Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeak, SATSE eta gainerako sindikatuekin batera, zuzendaritzaren jarrera inposatzailea salatzeko elkarretaratu ziren atzo.

Koordinazio zentroetako eta baseetako langileen eskasia bezalako arazo larriak Zuzendaritzarekin negoziatzea ezinezkoa dela salatu dute langileek. Zentzu horretan, mobilizazioak eragin dituen azken arazoa, 2018rako lan-karteldegi defizitarioen inposaketa izan da. "Zuzendaritzak, aldebakarrez, karteldegi defizitarioa inposatu digu. Osakidetzako lan-baldintzen akordioak ezarritakoaren arabera, lan-karteldegietan egiten diren aldaketak langileen ordezkaritzarekin negoziatu behar dira. Emergentziak zerbitzuko zuzendaritzak, beste behin ere, ez du aldaketa hori Langileen Batzordearekin negoziatu", kritikatu du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak.

Egoera horren aurrean, langileek mobilizazioak abiarazi dituzte haien haserrea adierazi eta negoziazio prozesu bat erreklamatzeko. "Negoziatu nahi dugu. Zuzendaritzak benetako jarrera negoziatzailea praktikan jar dezala espero dugu".

Atzoko elkarretaratzearen ondoren, protestak Arabara zabalduko dira. Otsailaren 14an, 12:00etan, Emergentziak zerbitzuko langileak Vitoria-Gasteizen elkarretaratuko dira, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.

10 urteko aldarrikapenak

Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko arazoek ibilbide luzea izan dute. "Langileok 10 urte baino gehiago daramatzagu gure aldarrikapenak noiz atendituko diren zain. Osakidetzako lan-baldintzen akordioa 2008tik berrikusi gabe dagoen bitartean, lanpostu funtzionalen balioespen egokiaren eta koordinazio zentro guztien egungo lan-baldintzen azterketaren zain gaude. Halaber, txandartekoa eta derrigorrez egin beharreko atsedenak erreklamatzen ditugu".

Egoera okertu egiten da aldi baterako langileen kasuan. Horregatik, sindikatuek iraupen handiagoko kontratuak eskatzen dituzte aldi baterako langileentzat. Era berean, lan-karteldegiak aurrerapen nahikoarekin jaso eta egokiak diren uniformeak zein armairuak izan ditzatela eskatu dute.

Galería multimedia

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario