Osakidetza 14-15 EPE: Emagina kategoiriaren behin-betiko zerrenda, lanpostuen esleipena eta izendapenen argitaratzea

29 Abendua 2017

Behin-betiko zerrenda eta lanpostuen esleipena argitaratu dira. Errekurtsoa aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 29tik 2018ko urtarrilaren 29ra, biak barne.

 

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

BEHIN-BETIKO ZERRENDAREN ARGITARATZEA ETA LANPOSTUEN ESLEIPENA

2017ko abenduaren 29an, Emagina kategoriaren izangaien behin-betiko zerrenda eta lanpostuen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak argitaratu dira.
 
Errekurtsoak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 29tik 2018ko urtarrilaren 29ra, biak barne.
 
Ebazpenak:

IZENDAPENAREN ARGITARATZEA

I. Eranskinean agertzen diren izangaiak estatutupeko langile finko bezala izendatuko dituzten ebazpenak EAOn argitaratzea aurreikusita dago, ondorengo datan: 2018ko urtarrilaren 15ean.

Kategoria: Emagina

Izendapenaren ebazpenak:

Ebazpenak indarrean sartuko dira EAOn argitaratu eta hurrengo egunean.

Lanpostuak hartu eta errekurtsoak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 16tik otsailaren 15era, biak barne.

LANPOSTUAK HARTZEKO INFORMAZIOA

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

ERREKLAMAZIO EREDUA

SATSE Euskadik erreklamazio eredu desberdinak prestatu ditu, txanda irekiarentzat zein barne sustapenarentzat. Ereduak eskatzeko, zure ordezkari sindikalarekin harremanetan jar zaitez.

  • 1. eredua: II. Eranskinean agertzen diren eta puntuazioa erreklamatu nahi duten pertsonentzat. 
  • 2. eredua: Baztertutakoen III. Eranskinean agertzen diren pertsonei zuzenduta.
  • 3. eredua: Behin-behineko zerrendan baztertutakoen III. Eranskinean agertu zirenek erreklamatu ostean eta orain II. Eranskinean agertzen diren eta puntuazioa erreklamatu nahi duten pertsonentzat.

OSO GARRANTZITSUA

Lan-esperientzia eta euskarari lotutako desadostasunak eta bazterketak erreklamatzearen garrantzia gogorarazi nahi dizuegu. Izan ere, EPEtik eratorriko diren kontratazio-zerrendetan eragina izango dute.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario