Osakidetza EPE 16-17 - Hainbat kategoria: Gainditutakoen zerrenda argitaratu da

17 urtarrila 2019

Ondorengo kategorietako gainditutakoen zerrenda argitaratu da: Erizaina, Lan Osasuneko Erizaina, Fisioterapeuta eta Emagina. Erreklamazioak aurkezteko eta egin beharreko izapideen epea 2019ko urtarrilaren 18tik 31ra izango da, biak barne.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzako 2016-2017ko EPEren web orrianargitaratu dira 2019ko urtarrilaren 17an oposizio aldiko gaindituen zerrendak, puntuazio hurrenkeraren araberakoak, jasotzen dituzten Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpena, Erizaina, Lan Osasuneko Erizaina, Fisioterapeuta eta Emagina kategorientzat. Ebazpenaren kontra erregistratutako erreklamazioa aurkeztu ahal izango da 2019ko urtarrilaren 18tik 31ra.

Oposizio aldia gainditu dutenen zerrenda publikatu da eta baita erreklamazioak aztertu ondorengo emaitzak ere. Hautaketa-prozesuaren kategoria bakoitzari dagokion atalean, azterketako erantzunak eta emaitzak, biak eguneratuta, argitaratu dira.

Interesdunek egin beharrekoak

Gaindituen zerrendan dauden pertsonek, hautaketa-prozesuarekin jarraitu nahi badute, jarraian aipatutakoak egin beharko dituzte 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitarteko epean, biak barne, eskakizunen eta merezimenduen alegazioari dagokionez:

  1. Gaindituen zerrendan daudela egiaztatzea eta baita Osakidetzak eskura jartzen duen informazioa ere (2016-2017ko EPEko web orriaren kontsulta pertsonalizatuak atalaren bidez). Osakidetzak eskura jarritako informazioa zuzena izango ez balitz, berrikustea/aldatzea eskatu ahalko dute, Datuak aldatzea eskatzeko dokumentuaren bidez.
  2. Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzeko dokumentua betetzea, erregistratzea eta aurkeztea. OSO GARRANTZITSUA:Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzeko dokumentua epean entregatzea ezinbestekoa da hautaketa-prozesuarekin jarraitzeko.
  3. Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzea eta/edo entregatzea. Eskakizunak eta Merezimenduakkontsideratzeko azken eguna deialdien 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko azken eguna izango da (2018ko martxoaren 15), euskararen ezagutza egiaztatzerakoan izan ezik.

Egin beharrekoari buruzko informazio guztia kontsultatu

Curriculum Vitae aplikazioari buruzko gida

Zalantzarik izanez gero zure ordezkariari kontsultatu edo SATSEren egoitza probiantzalera hurbildu zaitez.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario