Osakidetza EPE 16-17 - Osasun Mentaleko Erizaina: Gainditutakoen zerrenda argitaratu da

29 Azaroa 2018

Erreklamazioak aurkezteko eta egin beharreko izapideen epea 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 14ra izango da.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzako 2016-2017ko EPEren web orrianargitaratu dira 2018ko azaroaren 29an oposizio aldiko gaindituen zerrendak, puntuazio hurrenkeraren araberakoak, jasotzen dituzten Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpena, Osasun Mentaleko Erizaina kategoriarentzat. Ebazpenaren kontra erregistratutako erreklamazioa aurkeztu ahal izango da 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 14ra.

Interesdunek egin beharrekoak

Gaindituen zerrendan dauden pertsonek, hautaketa-prozesuarekin jarraitu nahi badute, jarraian aipatutakoak egin beharko dituzte 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitarteko epean, biak barne, eskakizunen eta merezimenduen alegazioari dagokionez:

  1. Gaindituen zerrendan daudela egiaztatzea eta baita Osakidetzak eskura jartzen duen informazioa ere (2016-2017ko EPEko web orriaren kontsulta pertsonalizatuak atalaren bidez). Osakidetzak eskura jarritako informazioa zuzena izango ez balitz, berrikustea/aldatzea eskatu ahalko dute, Datuak aldatzea eskatzeko dokumentuaren bidez.
  2. Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzeko dokumentua betetzea, erregistratzea eta aurkeztea. OSO GARRANTZITSUA:Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzeko dokumentua epean entregatzea ezinbestekoa da hautaketa-prozesuarekin jarraitzeko.
  3. Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzea eta/edo entregatzea. Eskakizunak eta Merezimenduakkontsideratzeko azken eguna deialdien 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko azken eguna izango da (2018ko martxoaren 15), euskararen ezagutza egiaztatzerakoan izan ezik.

Egin beharrekoari buruzko informazio guztia kontsultatu

Curriculum Vitae aplikazioari buruzko gida

Zalantzarik izanez gero zure ordezkariari kontsultatu edo SATSEren egoitza probiantzalera hurbildu zaitez.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario