Osakidetza EPE 2016-17: Euskara maila egiaztatzeko proba

20 Iraila 2018

Beren eskabidean hizkuntza-eskakizunen azterketak egiteko aldaketak egin nahi dituztenek 2018ko irailaren 18tik 25era izango dute aukera.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

2016-2017 EPEko euskara azterketak Osakidetzaren langileentzako 2018ko euskara azterketen bigarren ohiko deialdiaren toki eta egun berean egingo dira. Idatzizko proba 2018ko urriaren 27an egingo da, BECen (Barakaldo), eta ahozko proba, berriz,2018ko abenduko bigarren astean.

EPEan izena eman zutenean euskara azterketa egitea eskatu zuten hautagaiek, Osakidetzaren langileak izateagatik ohiko azterketetan izena eman bazuten ere, euskara azterketa bakarra egingo dute.

Hizkuntza-eskakizunen azterketetan izena ematea

2016-2017 EPEa dela eta, hizkuntza-eskakizunak ziurtatzeko azterketak egin ahalko dituzte hautaketa-proben emaitzen zerrendak dituzten Ebazpenen arabera oposizio-fasea gainditu dutenek, baita probak gainditu ez badituzte ere ebazpen horien kontra epe barruan erreklamazioa aurkeztu dutenek ere, behin-behinean. Bi kasuetan nahitaezkoa izango da hizkuntza-eskakizunen probak egiteko eskabidea jasota izatea

Hizkuntza-eskakizunak ziurtatzeko azterketak egiteko aintzat hartuko dira 2016-2017 EPEan izena emateko eskabidean egindako eskaerak (hautagaiek kontsulta pertsonalizatuen bitartez egiaztatu dezakete) eta geroagoko aldaketetan egindakoak. Bada, beren eskabidean hizkuntza-eskakizunen azterketak egiteko aldaketak egin nahi dituztenek 2018ko irailaren 18tik 25era izango dute aukera; horretarako, eskaera erregistratuta bidali behar zaio Hautaketa eta Horniketa Zerbitzuari (2016-2017 EPE); Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz (01006), edo eskaera helbide elektroniko honetara bidali: epeope@osakidetza.eus

2018ko urrian, Osakidetzak 2016-2017 EPEaren euskara-azterketetara deitutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Ebazpena osoa ikusi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario