Osakidetzak epaia bete eta 2015eko antzinatasun egunak itzuliko dizkie lan-kontratudun langileei

22 Otsaila 2018

Egunak disfrutatu ahal izateko 8 hilabeteko epea dago eta horiek nola hartuko diren zehaztu behar da. Euskal Osasun Zerbitzuak horrela beteko du SATSEk irabazitako epaia.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzak, 1/2018 Jarraibidearen bitartez, 2015eko antzinatasun egunak (“kanosoak”) itzuliko dizkie lan-kontratatudun langileei.  Arau horren bitartez, SATSEri arrazoia ematen zion Auzitegi Gorenaren epaia beteko du Osakidetzak.

Osakidetzako lan-kontratudun langileek zortzi hilabeteko epea izango dute egun horiek disfrutatu ahal izateko.

Irizpideak

Langileek egun horiek nola disfrutatu nahi dituzten zehaztu beharko dute:

  • Langile bakoitzari dagozkion egunak disfrutatuz.
  • Langile bakoitzari dagozkion egunen erdia disfrutatuz eta beste erdia dirutan kobratuz, 2015eko egun bakoitzeko balioan.

Egun osoetan disfrutatuko dira egunak.

Zerbitzu aktiboan ez dauden langileak (erretiroa, eszedentzia, heriotza, zerbitzu bereziak, beste Administrazio Publiko batera mugitzea, etab.):ezin izango dute antzinatasun egunik hartu eta, beraz, dagozkien egunak ordainduko zaizkie.

Estatutupeko langileak

Jarraibidearekin pozik adierazi den arren, kontratu mota ezberdinen artean dauden aldeak bidegabekoak direla uste du SATSE Euskadik, ez baita eskubide berdina aitortzen estatutupeko langileen kasuan. "Epaiaren ondorioak lan-kontratudun zein estatutupeko langileei ezartzeko formula homogeneo baten lortzearen alde lan egingo du", adierazi du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak.

Jarraibidea ikusi

A destacar

  • INSTRUCCION 1-2018 ANTIGUEDAD

    22 Otsaila 2018 - 2,40 MB Descargar

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario