Osakidetzak informazio berria eman du azken mahai sektorialean

06 Azaroa 2018

Osakidetzak hainbat gairi buruzko berrikuntzak azaldu ditu: lekualdatze lehiaketa, EPE, kontratazioa zein lanbide karrera.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

2018ko azaroaren 5ean egindako mahai sektorialean, Osakidetzak hainbat gairi buruzko informazio berria eman du. Legealdi honetako 7. Mahaia izan da.

Ondorengo gaiak jorratu dira:

2017KO LEKUALDATZE LEHIAKETA

Osakidetzak adierazi du bere webgunean Gabonak baino lehen argitaratuko duela diplomatu sanitarioen kategoriako lekualdatze lehiaketaren destinoen esleipena. Lanpostua hartzea EHAAn argitaratzen denean gauzatuko da, beraz, aurreikusten da 2019 urte hasieran izango dela.

2016-2017 EPE

Azaroko lehen hamabostaldian astero argitaratuko da gainditu duten pertsonen zerrenda, erreklamazioak konponduta dituztenena. Adierazi nahi dizuegu, epaimahaia jada biltzen ari dela erizain kategorian aurkeztutako erreklamazioak ebazteko.

Hori argitaratzen denean lehaiketaren lehen fasea hasiko da eta dokumentazioa aurkezteko epea hasiko da.

ORDAINKETA ALDI BATERAKO EZINTASUN KASUETAN

Irailaren 1etik aldi baterako ezintasun kasuetako osagarrien %100aren ordainketa berreskuratu da. Hala ere, ordainsarian ez da aplikatuko dagokion Dekretua argitaratu arte. Argitaratu ostean erregulatuko eta ordainduko da pairatutako gutxitzea.

EMERGENTZIAK

Osakidetzak ordainketa negoziatzeko eskaintza jarri du mahai gainean; emergentzietako osagarriarena, erizaintzarako koordinaziorako osagarria eta txandartekoaren errekonozimendua. Horrek, neurri batean SATSE Erizaintza Sindikatua urte luzez salatzen ari den injustizia konponduko luke.

LANBIDE KARRERA

Azaroaren amaiera eta abenduaren hasiera artean lanbide karreraren 2011ko deialdiaren mailen behin-betiko esleipena argitaratuko da.

Osakidetzak 2019ko aurrekontuetako partida bat sortu du deialdi horretako aitortutako mailak ordaintzen hasteko. Osakidetzak konpromisoa hartu du lanbide karrerako deialdi berriei berriro ere ekiteko zirriborroa aurkezteko.

Gogoratu beharra dago atzerapenen ordainketa epaileen esku dagoela Auzitegi Gorenaren ebazpena atera arte. Mobilizazioekin jarraituko dugu Osakidetzak zorra bere gain hartu dezan, 2011ko deialdiaren paralizazioaren ondorio gisa.

2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK

Osakidetzak 50.820 eskera jaso ditu. Horietatik 9.934 erizaintza kategorian, 418 emaginetan eta 1.216 fisioterapeutenean. Hiru hilabete barru jarriko dela martxan aurreikusten da.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario