Osakidetzako 2016-17ko EPE prestatzeko SATSE Euskadiren online ikastaroa

16 Otsaila 2018

Presta zaitez SATSErekin. Osakidetza EPE 2016-17 Online Ikastaroa

Hasi dira online ikastaroak kategoria guztietan. Izen- ematea modu iraunkorrean egongo da zabalik kategoria guztietan.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak, Erizaintzaren Garapenerako Fundazioarekin (FUDEN) elkarlanean, zenbait online ikastaro antolatu ditu Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren 2016-17ko EPE prestatzeko: erizaintza, emagin, lan-osasuneko erizain, osasun mentaleko erizain eta fisioterapeuta (soilik afiliatuentzat)

Ikastaroa gaur, 2018ko otsailaren 16an, hasiko da, erizaintza, emagin, fisioterapia, lan-osasun eta osasun mentala kategorientzat. Progresiboki gaiak argitaratzen joango dira.

Datozen egunetan, lan-osasuneko eta osasun mentaleko erizainei zuzendutako formazio baliabideak aktibatuko dira.

Ikastaroetan honakoa eskainiko da:

  • Test motako azterketak
  • Zalantzak argitzeko foroak
  • Progresiboki argitaratuko den gaitegi digitala
  • Bideo bidezko formazioa

Prezioa: dohainik

 

IZEN-EMATEA

Epea: Zabalik modu iraunkorrean kategoria guztientzat.

Ikastaroan izena-ematea. Urratsak:

"Preparación Oposiciones- Todas las Comunidades" kanalaren bidez, URL honetara jo: http://oposiciones.fuden.es/course/category.php?id=13

               1. Nahi duzun ikastaroan klik egin.

                2. Hemendik aurrera, erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu beharko zara (erabiltzailea: NAN da, letra gabe/ pasahitza: AFILIAZIO ZENBAKIA)

                3. Eman izena "Matricúlate"-n klik eginez

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario