Osakidetzaren 2016-2017ko EPE prestatzeko ikastaro presentziala: izena emateko epea zabalik

01 Otsaila 2018

Izen-ematea: 2018ko otsailaren 1etik 8ra, zure probintziako ikastaroen webgunean.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak eta FUDEN-UCLM Katedrak Osakidetzaren 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza prestatzeko ondorengo baliabideak antolatu dituzte

Erizainei zuzenduta:

Helburu orokorrak: 2016-2017 EPEko gaitegia ezagutzea eta test gisako azterketak egiteko gaitasunak garatzea.

Metodologia:

  • Presentziala: 100 ordu presentzial, 20 klasetan banatuta.
  • Online:
    • Gaitegi digitala
    • Zalantzak argitzeko foroak
    • Bideo-prestakuntza
    • Test gisako azterketak eta simulakroak

Desde el Sindicato de Enfermería de Euskadi en colaboración con FUDEN se van a ofertar los siguientes recursos para la preparación de la OPE de Osakidetza- Servicio Vasco de Salud 2016-17

Ordu presentzialen kronograma:

Ikastaro presentzialaren hasiera: otsailak 19 - martxoak 5, probintziaren arabera (campus birtualean otsailaren 2. astean hasiko da). Ikastaro presentzialaren amaiera: maiatzaren bigarren edo hirugarren astean (campur birtualean EPEren azterketa bukatu arte).

  • Astero bi klase emango dira eta saio bakoitza 5 ordukoa izango da, goizeko ordutegian (09:00 - 14:00) edo arratsaldekoan (16:00 - 21:00).

BIZKAIA
- A taldea: astelehenak eta astearteak, goizeko ordutegian (9:00-14:00).
- B taldea: astelehenak eta astearteak, arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00).
- C taldea: asteazkenak eta ostegunak, goizeko ordutegian (9:00-14:00).
- D taldea: asteazkenak eta ostegunak (16:00-21:00).

GIPUZKOA ETA ARABA
- A taldea: astelehenak eta asteazkenak, goizeko ordutegian (9:00-14:00).
- B taldea: astelehenak eta asteazkenak, arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00).
- C taldea: astearteak eta ostegunak, goizeko ordutegian (9:00-14:00).
- D taldea: astearteak eta ostegunak, arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00).

Izen-ematea

2018ko otsailaren 1etik 8ra, zure probintziako ikastaroen webgunearen bitartez:                                              

"Inscríbete" sakatuz, zure NAN dokumentua (letrarekin) eta afiliatu zenbakia sartuz.

OSO GARRANTZITSUA

  • Izena ematerakoan, “Lista de espera” egoeran geldituko zara. Hautatua izatekotan, "Inscrito" egoerara aldatuko da, onartutakoen zerrenda argitaratzen den egunean.
  • Izena ematen duzunean, interesatzen zaizkizun ikastaroak aukeratu behar dituzu, lehentasuneko ordenean. Onartua izatekotan, esleitu zaizun ikastaroa esango dizugu.
  • Hautaketa-irizpideak:  plazak mugatuak dira eta afiliatuen antzinatasunaren arabera emango dira (ikastaroa egin ahal izateko, gutxienez 16 pertsona izan behar dira talde bakoitzean).

Onartutakoen zerrenda

Otsailaren 13an argitaratuko da, banaka, zure probintziako ikastaroen webgunean:                        

("Inscríbete" sakatuz, zure NAN dokumentua (letrarekin) eta afiliatu zenbakia sartuz eta, ondoren, “Mi zona” sakatuz) eta onartutako pertsona bakoitzaren e-postan.

Ikastaroen egutegia eta gainerako informazioa: deialdia ikusi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario