Osakidetzaren 2017ko Lekualdatze Lehiaketa: Behin betiko esleipenen argitaratzea eta lanpostua hartzeko prozedura

27 Abendua 2018

EHAAn argitaratzea urtarrilaren 30erako aurreikusita dago. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31tik otsailaren 28ra izango da, biak barne.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

2019ko urtarrilaren 30erako aurreikusita dago EHAAn argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1380/2018 Ebazpena. Bertan, hauek jasota daude: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak 2017ko azaroaren 10ean emandako 1400/2017 Ebazpenaren bitartez deitutako Diplomadun sanitarioen Lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketako onartutakoen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, baztertutakoen behin betiko zerrenda eta baita destinoen behin betiko esleipena ere.
Ebazpena eta beren eranskinak ikus daitezke 2017ko Lekualdatze Lehiaketaren webgunean, "Lehiaketaren Garapena"n sakatuz eta kategoria eta fasea aukeratuz.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2019ko urtarrilaren 31tik otsailaren 28ra, biak barne.

Osakidetzaren 2017ko Lekualdatze Lehiaketa: Lanpostua hartzeko prozedura

Epeak

Jatorriko destinoa uzteko: EHAAn behin betiko esleipena argitaratu eta hurrengo 3 egun baliodunetan.

Destino berriaz jabetzeko:

  • Jatorriko destinoa eta destino berrria herri berean badaude: destinoa utzi eta hurrengo 3 egun baliodunetan. (*)
  • Jatorriko destinoa eta destino berrria herri desberdinetan badaude: destinoa utzi eta hurrengo 5 egun baliodunetan (*)
  • Osasun-zerbitzu aldaketarik gertatuz gero: destinoa utzi eta hurrengo hilabetean. (*)
  • Zerbitzu aktibora itzuliz gero: behin betiko esleipena EHAAn argitaratu eta hurrengo hilabetean.
  • Laneko destinoa zerbitzu-eginkizun edo aldi baterako barne-sustapen bidez lortzen bada: lanpostu-uztearen egunaren osteko hurrengo lanegunean.
  • Laneko destinoa aldi baterako atxikipen bidez lortzen bada: behin betiko atxikipena EHAAn argitaratzen den egunaren osteko hurrengo lanegunean.

(*) Destinoan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean jardunez gero, aurreko epeak konputatzeko kontuan hartu beharko da behin betiko esleipenaren unean duen destinoaren kokapena.

Dokumentazioa

Destinoa uzteko eskabidea: bada horretarako eskabide-eredu bat interesdunen eskura web orrian.

Destinoaz jabetzeko: aldez aurretik destinoko zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan hitzordua eskatu behar da eta lanpostuaz jabetzerakoan dokumentazio hau aurkeztu beharko da baldin eta destinoko Zerbitzu-erakundeak aurretik ez badu:

  • NANa edo pasaportea edo gidabaimena.
  • O.T.I edo Gizarte Segurantzako afiliazio-txartela.
  • Lortutako azken destinoaren izendapena eta jabetzea.
  • Jatorriko destinoa uztearen kopia, hala badagokio.
  • Zinpeko aitorpena eta konfidentzialtasun-konpromisoa beteta. Ez bada aurkezten, Pertsonaleko Zuzendaritzak emango du lanpostuaz jabetzerakoan.
  • Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emandako azterketa medikoaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako edo Osasuneko autonomia zerbitzuetako Erakunde Sanitarioetatik edo zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batetik datozen pertsona esleipendunen kasuan.
  • Erantzukizunpeko deklarazioa, Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen eta Sexu-delitugileen erregistro zentraletik egiaztagiria eskuratzeko baimena, hori aurkezten ez bada, destinoko Zerbitzu-erakundeak emango baitu. Bestela, Sexu-delitugileen erregistro zentralak ziurtagiri negatiboa eman beharko du, destinoko Zerbitzu-erakundeak identifikatutako adingabekoekin ohiko harremana inplikatzen duen destino bat esleitzen bazaio esleipendunari, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz.

Aurreko lanpostua uzteko eredua

Esleipedunak izan diren partehartzaileak betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, behin-betiko ebazpena argitaratu eta hiru egun balioduneko epearen barruan. Horretarako atal honetan agertzen den destinoa uzteko eskariaren eredua bete beharko dute. Eredu hori inprimatu zure datuak bete ahal izateko eta zure zerbitzu erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu lehen aipatutako epean.

Eredua ikusi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario