SATSE Euskadik Emakumearen Nazioarteko eguneko mobilizazioekin bat egiten du

01 Martxoa 2018

Sindikatuak berdintasunaren aldeko konpromisoa berresten du. Ekintza propioak egiteaz gain, afiliazioari mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dio.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko egunaren harira, Euskadiko Erizaintza Sindikatuak genero berdintasunaren alde eta emakumeen eskubideen defentsan, urteko 365 egunetan duen konpromisoa berresten du. Hartara, aldarrikapen ekintza propioak egiteaz gain, Euskadin egun horretan deituta dauden mobilizazioekin bat egiten du.

Mundu mailan euren eskubideengatik borrokatzen duten emakumeen mugimenduarekin bat egiten du SATSE Euskadik. Euren aldarrikapenak babesten ditugu: lan baldintza hobeak exijitzea, soldata arrakala desagertzea, erantzunkidetasuna sustatzea, indarkeria matxista errotik kentzea eta zaintza lanei merezi duten garrantzia ematea. Gutxietsita dauden eta ikusezinak diren zaintza lan hauek gehienetan emakumeek eramaten dituzte aurrera, gainera.

Gauza bera gertatzen da zaintza lan profesionalarekin. Izan ere, langile gehienak emakumezkoak diren sektorea da erizaintza, eta horren egitekoa beharrezkoa den arren, askotan ez du izaten behar besteko aitortza.

Hori dela-eta, SATSE Euskadik babesa ematen die gizarte mugimendutik planteatutako ekimen guztiei, horiek emakume langileei eragiten dien berdintasun eza eta prekarietatea salatzen dutelarik. Beraz, aldarrikapen ekintza propioak egiteaz gain, martxoaren 8an deituta dauden mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dio afiliazioari.

Mobilizazioei buruzko informazioa

Ekitaldi desberdinak antolatuko dira Euskadiko hiriburuetan eta hainbat herritan. Horien artean, eserialdiak 12:00etan eta manifestazioak 20:00etan.

Mobilizazioetara gurekin etorri nahi duzuenontzat hemen aurkituko gaituzue:

• Bilbo: 10:45etan, Areatzako Pasealekuaren musika-kioskoan.
• Vitoria-Gasteiz: 11:45etan, Katedral Berriaren sarrera nagusian.
• Donostia: 11:45etan, Donostiako udaletxearen beheko liburutegiaren igogailuan.

Ondorengo esteketan informazio guztia kontsulta dezakezu:

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario