SATSE Gipuzkoak katilu solidarioen kanpainan parte hartuko du errefuxiatuei laguntzeko

04 Abendua 2018

Sindikatuaren Gipuzkoako egoitza bilketa gunea izango da. Atenasen dauden haur errefuxiatuek apaindutako Katiluak dira. Lortu zurea!

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Aurtengo gabonetan Gipuzkoako Erizaintza Sindikatua elkarlanean arituko da errefuxiatuen aldeko Hotz Legazpi elkartearekin. Donostiako SATSEren egoitza “Crearte” katilu solidarioen bilketa gunea izango da.

“Katiluak ez dira edonolakoak, bihotzera iristen dira”. Atenasen dauden haur errefuxiatuek egindako marrazkiekin apaindutako katiluak dira eta kanpainaren helburu nagusia Grezian mugitu ezinik dauden umeei itxaropena eramatea da. Xede horri lotuta jaio ziren Katilu Solidarioak.

Zure katilua lortu!

Katilu solidarioak dagoeneko salgai daude Gipuzkoako erizainentzat.
Katilua eskuratzeko kanpainak egingo dituzte Goierri, Irun eta Debagoieneko Osasun Zentro batzuetan. Abenduak 20 eta 21ean Zumarragako Ospitalean mahai informatiboa ipiniko da. Baita ere korreo elektroniko honen bitartez ( katilusolidarioak@sosrefugiados.org) edo telefono hauetara deituz egin ahal izango da eskaera: Rut (637 03 02 51) / Jon (635 20 02 38)

Katilu bakoitzak 10 € baino ez du balio eta etxean jaso nahi izan ez gero bidalketa gastu txiki bat gehitu beharko zaio. SATSEko egoitzan eskuratu dezakezu bidalketa gasturik gabe behin ingresoa eginda.

Eta nori laguntzen diogu Katilu Solidario hauekin?

- “En Red S.O.S. Refugiados”ek Atenasen orain gutxi arte izan duen Victoria Gizarte Zentroan egunero 300 gosari eta 600 bazkari banatu ditu, “Zaporeak” elkartearen laguntzarekin, kaleetan dauden errefuxiatu babesgabetuentzat. Gainera, azarotik aurrera Atenaseko Squat desberdinetan errefuxiatuei zuzeneko laguntza ematen die elkarteak.

-Itsas Salbamendu Humanitarioa eta ProemAid-en elkarreko proiektua da, 'Maydayterraneo', Aita Mari deituriko itsasontzi berritua, Mediterraneoko nazioarteko uretara joango da (Libiako kostaldera), herrialde horretan gerratik eta izutik ihesi doan jendeari laguntzeko bidean.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario