SATSEk lanpostuen sailkapena Erizaintzaren errealitatera egokitzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

22 urtarrila 2018

Sindikatuak eskaera bat erregistratu du, Lakuak Erizaintza eta Fisioterapia titulazioak haien eskala ezberdinen goi-mailako teknikarien kidegoan sar ditzan.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak idazki berri bat erregistratu du Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Erizaintzako eta Fisioterapiako Graduen titulazioak haien eskala ezberdinen goi-mailako teknikarien kidegoan sartzeko eskatuz. Haien titulazio akademikoen bitartez lanbide biek lortutako gaitasunen errealitatea islatu nahi du SATSEk.

SATSEren eskaera berria Eusko Jaurlaritzak ekarpenerako ireki duen epearen baitan egin da, EAEko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko Legea aldatuko duen arauari begira.

“Ezinbestekoa da Legea gaur egungo egoera akademikora egokitzea. Horregatik, oso garrantzitsua da Erizaintzako eta Fisioterapiako graduei eta titulu baliokideei goi-mailako teknikarien kidegoen eskaletara sarbidea irekitzea”, adierazi du SATSE Euskadik.

Orain arte, SATSE Euskadik Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erantzun bi jaso ditu. Horietan, sindikatuaren ekarpenak amaierako testua egiteko orduan kontuan hartuko direla baieztatzen du Jaurlaritzak. “Orain, legearen zirriborroaren zain geldituko gara. Gure proposamenak sartu ezean, beharrezkoak diren alegazioak aurkeztuko ditugu”, baieztatu du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak.

 

2.000 sinaduratik gora

2017ko maiatzean, Osasun Publikoko lan-poltsetara sarbidea ematen zuten titulazioen artean Erizaintzako Gradua gehitzeko ukoaren aurrean, SATSEk 2.000 sinadura baino gehiago erregistratu zituen, Eusko Jaurlaritzan lanbideari kategoria horretarako sarbidea eragotzi ez diezaion eskatuz.

Lotutako edukiak:

A destacar

  • Idazkia SATSEren Ekarpenak - EJko Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

    22 urtarrila 2018 - 3,64 MB Descargar

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario