Osasun arreta segurua eta kalitatezkoa legez bermatzeko sinadura bilketa abiarazi du SATSE Euskadik

07 Azaroa 2018

SATSEko erizainek babesa eskatuko die osasun arloko profesionalei eta herritarrei, Diputatuen Kongresuan osasun zentroetan erizainen lanpostu gehiagoren sortzearen beharrizana eztabaida dadin, Herri Ekimen Legegile baten bitartez.

SATSEko erizainek babesa eskatuko die osasun arloko profesionalei eta herritarrei, Diputatuen Kongresuan osasun zentroetan erizainen lanpostu gehiagoren sortzearen beharrizana eztabaida dadin, Herri Ekimen Legegile baten bitartez.

SATSE Erizaintza Sindikatuak sinadura bilketa bat abiarazi du Euskadin, erizain bakoitzari dagokion gehienezko paziente kopurua legez mugatzeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) Diputatuen Kongresuan eztabaidatzeko. Osasun zentroetan, esparru soziosanitarioan eta herritarren artean bilduko ditu sinadurak sindikatuak eta ekimen horrekin osasun arreta seguruagoa eta kalitatezkoa lortu nahi du.

Sinadura bilketa hasi ondoren, SATSEk profesionalen eta herritarren laguntza eskatzen jarraituko du datozen hilabeteetan. Guztira, 500.000 sinadura lortu behar ditu Estatu osoan Herri Ekimen Legegilea Diputatuen Kongresura heltzeko eta horretarako sinadurak biltzeko mahaiak antolatu dira gainerako autonomia erkidegoetan.

SATSEren “Merezi dugun osasungintza. Erizain ratioen Legea” sentsibilizazio eta informazio kanpainaren baitan dago sinadura bilketa eta horren helburu orokorra Estatuan erizainen lanpostu kopurua handitzea da. Gainera, kanpainan hainbat informazio eduki banatuko da, esparru desberdinetan (kartelak, liburuxkak, pegatinak…).

Europako lehen herrialdea

“Proposatzen dugun Legea onartzekotan, erizain bakoitzari dagokion gehienezko paziente kopurua legez arautzen duen Europako lehen estatua izango da Espainia; baita munduko bakarrenetako bat ere”, adierazi du SATSEk. Horrela, erizainen lanpostu kopurua zehazterakoan, saihestu ahal izango da gaur egun indarrean dagoen dirua aurrezteko irizpidea eta zainketen kalitatea eta segurtasuna hobetzean lehenetsiko dira.

SATSEren proposamenak ezartzen du EAEko ospitaleetan erizain bakoitzeko sei paziente izatea, gehienez zortziraino ailegatuz. Osasun zentroetan, aldiz, erizain bakoitzeko ezin da inoiz 1.500 paziente baino gehiago egon. “Izan ere, SATSE Euskadik dagoeneko eskatu dio Osakidetzari erizain bakoitzeko 700 pazienteko kupoa, espezializatutako profesional horien gaitasun eta funtzio berriak hartu ahal izateko, gaur egun familia zein komunitatearen zaintzan garatzen ari direnak hain zuzen ere”, azaldu du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak.

SATSEk egin duen ikerlan beri baten arabera, Euskadin 18 paziente ere arta ditzake erizain bakar batek ospitaleko solairu batean gaueko txandan. Era berean, mila biztanleko erizain kopuruari dagokionez, Europaren batezbestekoaren azpitik dago EAE: ratioa 7,1ekoa da 1.000 biztanleko; Europan, berriz, 8,8koa.

Galería multimedia