Nortzuk gara

1979.urtean sortu zenetik, SATSE – Erizaintza Sindikatuak erizaintza eta fisioterapiako profesionalen eskubideen alde borrokatzen du eta egunero lanbidearen garapenean lan egiten du.

30 urte baino gehiagoko borrokan, SATSE osasun alorraren sindikatu nagusia bilakatu da. Sindikatuak bere ibilbidean erizainen eta beren lanbidearen defentsa izan du ezaugarri. Gaur egun, Erizaintza eta Fisioterapiako ia 100.000 profesionalek osatzen dute erakundea.

Gainera, profesionalen ahotsean bilakatu da negoziazio esparru guztietan, erizain eta fisioterapeuten eskubideen defentsan lan eginez, haiek behar duten laguntza eskainiz (informatiboa, juridikoa, prestakuntzakoa eta sindikala).

SATSE Erizaintza Sindikatuaren helburuak honako hauek dira:

  • Bere afiliatuak eta Erizaintzaren interesak ordezkatu eta defendatzea, erakunde publiko eta pribatuen; pertsona fisiko eta juridikoen; eta beste edozein erakunderen aurrean.
  • Erizaintzaren ezagutza hobea eta profesionalizazioari lotutako arazoak konpontzeko ekintzak sustatu eta koordinatzea, osasun-asistentziaren antolakuntza eta zerbitzuak hobetzeko ikuspegiarekin.
  • Sindikatua eta bere afiliatuentzat interesgarriak diren jarduera eta zerbitzuak antolatu eta sustatzea, bere kabuz edo beste erakunde batzuekin burututako akordioaz.