Abantailak
Erizaintza Sindikatura afiliatzeak abantaila ugari ditu: jarduera eta zerbitzu katalogo zabal batez gozatzea, deskontuak, prestakutza, aholkularitza juridikoa, arreta pertsonalizatua eta gai interesgarriei buruzko informazioa (enplegua, espezialitate ezberdinen deialdiak, araudia, osasungintza, etab.).
Arreta pertsonalizatua
-
SATSE bere afiliatuengandik gertu dago, arreta pertsonalizatua, aholkularitza eta elkarlana eskainiz Erizaintzaren jardunarekin zerikusirik duten gaietan (lan-eskubideak, lana eta lanbideari lotutako informazioa, soldata-orriaren egiaztapenak, etab.). Sindikatuak hurbiltasuna hartzen du oinarritzat bere afiliatuen eskubideak defendatzeko zereginetan.
Prestakuntza
-
SATSEk, Erizaintzaren Garapenerako Fundazioaren (FUDEN) bitartez, urrutiko eta aurrez aurreko ikastaro sorta iraunkorra eskaintzen die afiliatuei. Gainera, prestakuntza doakoa da edota deskontu garrantzitsuak ditu.
Enplegua
-
SATSE sindikatuak enpleguaren aldeko apustua egiten du. Bere webgunean berariazko atal bat du eta afiliatuek, esklusiboki, Estatu osoko zentro publikoetako, itunduetako zein pribatuetako lan-eskaintzak aurkitu ditzakete bertan.
Zerbitzuak
-
SATSEren afiliazioak ondorengo zerbitzuez gozatzeko aukera dute: Erantzukizun Zibileko Aseguru Profesionala, soilik 30€/urteko prezioan; Pentsio-plana; Deskontuak saltokietan, hoteletan, bidaia-agentzietan, banku-zerbitzuetan; eta askotariko zerbitzu gehiago.
Aisia
-
VIVEren eskutik, SATSEk jarduera ludikoak eta aisialdi ekintzak antolatzen ditu bere afiliazioarentzat. Afiliatua bazara, jadanik klub honen parte zara. Aisia eta astialdiko proposamen berriak VIVEn daude orain. Goza itzazu!