Doako jarduerak

SATSE Erizaintza Sindikatuak bere afiliatuen esku Doako Jardueren Plana jartzen du, profesionalen heziketa beharrizanei erantzuna emateko. Prestakuntza eskaintza horren bitartez, afiliatuek haien ezagupenak gaurkotzeko aukera dute inolako kostu ekonomikorik gabe.

Beste urte batez, Erizaintza Sindikatuak, bere Doako Jardueren Plana martxan jarri du. Horrela, SATSEren afiliazio guztiak Erizaintzaren Garapenerako Fundazioaren (FUDEN) azken argitalpena jasoko du: “Prescripción enfermera en la terapéutica del Cuidado. Indicación, uso y dispensación de medicamentos y productos sanitarios en la terapéutica de los cuidados generales”.

Argitalpen hori funtsezko laguntza da eguneroko asistentziazko jardueretan, erizaintzako preskripzioaren koordenatu legal eta akademikoak lantzen baitira. Izan ere, alderdi horiek ezinbestekoak dira eskumenaren ezarpen formalean eta lanbidearen jardute etikoan.

Online ibilbideak

Era berean, afiliatu guztiek bi prestakuntza-ibilbide egiteko aukera izango dute 2016 urtean zehar. Guztira 11 ibilbide dira eta edizio bakoitzean bat aukeratu ahal izango dute. Ibilbideak ondorengo eremuetan sailkatzen dira: erizaintza, obstetrizia, lan-osasuna, pediatria, osasun mentala, geriatria eta fisioterapia.

Dagokion titulua izatea derrigorrezkoa da espezialitateei eta fisioterapiari loturiko prestakuntza jasotzeko.

Noiz egin ditzaket ibilbideak?

Ibilbideak egiteko bi edizio daude. Lehenengoa: 2016ko martxoa eta ekaina bitartean. Bigarrena: 2016ko iraila eta 2017ko otsaila bitartean.

Noiz eta non eman behar dut izena?

Izen-ematea SATSEko edozein sail sindikal edo probintzia-egoitzan egin daiteke. Ordezkari sindikal bati hemen deskargatu dezakezun kupoia emanez.

SATSEren doako jardueretan izena emateko epeak: 2015eko abenduaren 1etik 2016ko urtarrilaren 29ra arte (lehenengo edizioa) eta 2016ko ekainaren 1etik uztailaren 15era arte (bigarren edizioa).

Non egiten dira ibilbideak?

Prestakuntza online formatuan jasotzen da eta FUDEN-en Kanpus Birtualean egiten da. Ibilbide bakoitzean izena emateko epea bukatzen denean, hautatu duzun ibilbidera sartzeko gakoa jasoko duzu.

Nola eska dezaket nire liburua?

Emagina, fisioterapeuta, osasun mentaleko, pediatriako edo lan-osasuneko espezialista bazara, gure doako argitalpenak eska ditzakezu zure SATSEko egoitzan: