2018-19ko EPE Erizaintza: Informazio garrantzitsua
Osakidetzak ez ditu ziurtagiriak baliozkotzen CV atalean eskaneatuta eta erantsita ez badaude. Gogoratu datorren astelehenean, urriaren 2an, amaitzen dela jarduketak egiteko epea: baliozkotzea, erreklamazioa, etab.
- SATSE Euskadik 18-19 Lan Eskaintza Publikoko parte-hartzaileentzat oso garrantzitsuakdiren hainbat gai helarazten dizkizuegu: Erantsi zure dokumentua CVra
Osakidetzak unibertsitate-tituluak eta ziurtagiri akademikoak baliozkotu ahal izateko, CVn sartzea mekanizatzeaz gain, Euskal Osasun Zerbitzuaren plataforma digitaleko CV atalera igo/erantsi behar da. Hau da, Osakidetzak ez ditu tituluak baliozkotzen CV atalean eskaneatuta eta erantsita ez badaude. Ez du balio dagozkien nomenklaturekin mekanizatzearekin.
- Gerora onetsitakoak. Gogorarazten dugu erreklamazioen ondorioz onartuak izan diren pertsonek 10 egun balioduneko epea dutela aurreko fasean egin ezin izan zituzten betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko jarduketak egiteko.
- Azken egunak!
Gogorarazi nahi dizugu, gainera, datorren astelehenean, urriaren 2an,amaitzen dela jarduerak egiteko epea, hala nola, merezimenduak baliozkotzea eta ados ez zauden gaiei erreklamazioak egitea (zerbitzuen lotura, kontuan hartu ez diren merezimenduak, puntuazio-akatsak eta abar).
Edozein zalantza argitzeko, galdetu zure ordezkariari, laguntzeko gaude:
Erlazionatutako albisteak
Añade tus comentarios
Debes estar identificado para subir comentarios
Comentarios (0)
No hay ningún comentario