2018ko Kontratazio Zerrendak: 1., 2. eta 3. lehentasuneko behin-behineko zerrenda eguneratuak

07 Maiatza 2019

Interesdunek erreklamazioa aurkeztu dezakete zerrenda horien aurka, 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne). Gaurkotuta: Jakin ezazu nola osatzen diren 2018ko Kontratazio Zerrendak

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Gaurkotuta: Jakin ezazu nola osatzen diren 2018ko Kontratazio Zerrendak (sakatu dokumentua ikusteko)

2019ko maiatzaren7an, Osakidetzaren webgunean argitaratu dira 2018ko Kontratazio Zerrendetako 1 eta 2. lehentasuneko behin-behineko zerrenda eguneratuak, bakanteen eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan, 2014-2015eko Enplegu Publikoaren Eskaintzan deitu ziren kategorietan.

Zerrenda bien baremazioari buruzko argibideak:

  • 1. lehentasuneko zerrendak: (EPE 2014-2015eko oinarrien araberako baremazioa) 
    • EPE: azterketaren nota berdina.
    • Lan-esperientzia: 0,18 puntu/hilabete.
    • Euskara: 18 puntu.
  • 2. lehentasuneko zerrendak: (2011ko Kontratazio Akordioaren 4. atalaren araberako baremazioa) 
    • EPE: Birbaremazioa, nota altuenari 100 puntu ezarriz
    • Lan-esperientzia: 0,24 puntu/hilabete.
    • Euskara: 16 puntu.

Zerrendak 2019ko maiatzaren 8an indarrean sartuko dira. 

Interesdunek erreklamazioa aurkeztu dezakete zerrenda horien aurka, 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

 

2018KO KONTRATAZIO ZERRENDAK: 3 LEHENTASUNEKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK
2019ko maiatzaren 7an, Osakidetzaren webgunean argitaratu da 2018ko Kontratazio Zerrendetako B.1 profesionalen (Osasun arloko diplomatuak) 3. lehentasuneko behin-behineko zerrenda.

Honen bitartez jakinarazten da 2019ko maiatzaren 8an indarrean sartuko direla zerrenda hauek. 
Ebazpen honen aurka interesdunek erreklamazioa jar dezakete 2019ko maiatzaren 8tik 21era (biak barne).

GARRANTZITSUA: Konprobatu zure nota. Epean erreklamatu ezean ezin izango duzu aurrerago egin.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario