2019ko osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreen akreditatze eta berrakreditatzea Euskadin

27 Martxoa 2019

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Martxoaren 26an, 2018ko martxoaren 4ko EBAZPENA argitaratu da, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditatzeko eta berrakreditatzeko prozedurarako deialdia egiteko dena (martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak ezarri zuen prozedura hori).

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpenaren III. Eranskinean dagoen ereduaren arabera aurkeztuko da prestakuntza espezializatuko tutore gisa akreditatzeko eskabidea.

Ebazpenaren IV. Eranskinean dagoen ereduaren arabera aurkeztuko da prestakuntza espezializatuko tutore gisa berrakreditatzeko eskabidea.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan:  https://www.euskadi.eus/y22-home/eu/

Informazio gehiagorako, ebazpena osorik ikusi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario