Ahal duzuna baino gehiago eginez gero, ezer ere egin gabe bukatuko duzu. Zaindu zaitez!

05 Uztaila 2019

Osakidetzak ez ditu Lehen Arretako konpromisoak bete, jatorrizko arazoa okertuz. Laneko gainkargak kalte egin ez diezaiela eskatu die sindikatuak erizainei.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzak ez du erizaintza errespetatu eta oraindik ez du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak Lehen Arretarako egindako aldarrikapenik bete.

Euskal Osasun Zerbitzuak ondorengo konpromisoak hartu ditu: aldi baterako ezintasuneko bajak lehenengo egunetik estaltzea, oporrak gutxienez %60 batean estaltzeaeta bi eguneko txandartekoa bermatzea, kontratatu beharreko erizainak eta administrariak prestatu ahal izateko. SATSErentzat ezinbestekoa da absentzia guztiak %100ean estaltzea, erizaintzako baliabideak nahikoak ez direlako.

Zaindu zaitez

Osakidetzak Lehen Arretako erizainei eskaintzen dien bakarra prekarietatea, babesgabetasun juridikoa eta aitorpen falta da. Horregatik, Euskadiko Erizaintza Sindikatutik, zaindu zaitezen eta gainkargak kalte egin ez diezazun eskatzen dizugu.

Gainera, zure zentroan Osakidetzak uda honetarako iragarritako neurri minimoak betetzen ez direla ikusten baduzu, jar zaitez harremanetan zure ordezkari sindikalarekin edo SATSEren egoitzekin.

Gogoratu: Ahal duzuna baino gehiago eginez gero, ezer ere egin gabe bukatuko duzu. Zaindu zaitez!

Lotutako informazioa: Osakidetzak “minimoetan” utziko du Lehen Arreta udako hilabeteetan

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario