Ekainak 17: Greba deialdi berria Osakidetzako Lehen Arretan, negoziazio falta dela-eta

05 Ekaina 2019

Osakidetzak gai honi buruzko Mahai Sektoriala bertan behera utzi zuen atzo, inolako arrazoirik eman gabe. Langileei dei egiten diegu Gasteizen 12:00etan egingo den manifestazioan parte hartzera.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzak bizkarra eman die Lehen Arretako langileen aldarrikapenei. Aldebakarreko erabakia hartuta eta inolako arrazoirik eman gabe, Osakidetzak gai honi buruzko Mahai Sektoriala bertan behera utzi zuen atzo. Erabaki horrek errespetu falta eta gai honetan negoziatzeko borondate eza erakusten du.

Gure aldarrikapenak irmo defendatuko ditugu konponbidea lortu arte. Horregatik, Lehen Arretako langileak greba deialdi berri batera deitzen ditugu datorren ekainaren 17an, eta Gasteiztik 12:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

Apirileko eta maiatzeko bi greba egunen ostean, Osakidetzak Lehen Mailako egoera larriari konponbiderik eman gabe jarraitzen du.

Agortuta dagoen eredua

Gaur egungo eredua guztiz urria da, eta ez da gizartearen egoerara egokitzen: gizartea zaharragoa da eta kronikotasun eta menpekotasun handiagoa dago.

Lehen Arretako langileok denbora gehiago behar dugu arreta gizatiarragoa eta kalitatezkoa emateko. Horretarako, ezinbestekoa da langile gehiago edukitzea, mediku bakoitzeko gutxienez erizain bat egotea eta ausentzia eta jubilazio guztiak  betetzea.

Autonomia, konpetentzia berriak eta segurtasun juridikoa ere behar ditugu gure lana kalitatez egiteko eta herritarrek merezi duten moduan zaintzeko. Etxeko arreta bultzatu behar dugu, erizain G baten bidez ahalegina aitortuz eta ordainduz.

Lehen Arreta greban!

  • Ekainak 17
  • Manifestazioa Gasteizen, 12:00etan, Bilbo plazatik Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusira

Lehen Arreta sendo, eraginkor eta iraunkor baten alde!

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario