Eusko Jaurlaritzaren EPEa. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

01 Uztaila 2022

10 egun balioduneko epea irekitzen da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskabideetan egon daitezkeen erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako erizaintzako eskalako enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda.

Ebazpen honen eranskinean ageri dira hautaketa-prozesuan txandaka eta parte hartzeko modalitateka parte hartuko duten pertsonak.
Zerrenda hori parte-hartzaileek eskura dezakete identifikazio elektronikoaren bidez, hautaketa-prozesuaren webguneko ESKAERA ETA JARRAIPENA atalean.

10 egun balioduneko epea irekitzen da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskabideetan egon daitezkeen erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko.
Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda 2022ko uztailaren 19an iragarriko da, hautaketa-prozesuaren webgunean.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan zure ordezkariarekin. Zuri laguntzeko gaude!

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario