Eusko Jaurlaritzaren Erizaintzako EPEa prestatzeko materiala: erantzunak eta simulakroak

22 Ekaina 2022

Zuetako askok eskatuta, SATSE Euskadin prestatu dugu Eusko Jaurlaritzaren lan-eskaintza publikoa prestatzen laguntzeko materiala, oposizio bereziko erizaintzako eskala teknikoan (lehiaketa-oposizioa).

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Eskaintza honek 2 ariketa ditu, bat galdera-sortarekin eta bestea gai-zerrenda espezifikoarekin. Ildo horretan, lehenengo ariketaren galdera-sortari erantzuten saiatu gara, gure irizpidearen arabera, eta KONTSULTA BEZALA eskaintzen dizkizuegu, IKASKETA ERRAZTEKO asmoz.

Horretarako, gune bat prestatu da FUDEN campus birtualean, non afiliazioa doan izango duzuen eskura deialdiaren oinarriak eta informazioa, gai-zerrenda orokorra, galdera-sorta eta SATSE Euskadik iradokitako erantzunak.

Honez gain, galderak simulazio formatuan prestatuko ditugu, erantzun zuzena argudiatuz eta behar beste aldiz egiteko aukerarekin.

Azpimarratu nahi dugu iradokitako erantzunak prestakuntza-sailaren irizpidearen arabera egin direla, eta epaimahai kalifikatzaileak interpretazio desberdinak egin ditzakeela.

Gaurtik aurrera, ekainaren 22a, esteka honen bidez sar zaitezke automatrikularako gune honetara.
Espero dugu material hau baliagarria izatea proba hau ikasi eta prestatzeko. Animo ikasketarekin!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zure ordezkariarekin.

 

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario