Familia eta Komunitateko Erizaintzaren Gaitasunaren Ebaluazio Frogarako doako prestakuntza

12 Uztaila 2019

Matrikulazio epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Prestakuntzaren hasiera urriaren 7rako aurreikusita dago.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

SATSE Erizaintza Sindikatuak, FUDEN fundazioarekin batera, afiliatuei doako online prestakuntza bat eskaintzen die modu esklusiboan, Familia eta Komunitateko Erizaintzaren Gaitasunaren Ebaluazio Froga prestatzeko. Ziurrenik, froga hori datorren urtean egingo da.

Interesa duen edozein afiliatuk izena eman dezake FUDENen Campus Birtualean uztailaren 15etik irailaren 30era. Prestakuntzaren hasiera urriaren 7rako aurreikusita dago.

Prestakuntzak deialdian ezarritako 13 gaitasunak jasotzen ditu, 10 berariazkoak eta 3 zeharkakoak. Ikastaroak ondorengo baliabideak eskaintzen ditu: gaurkotutako bibliografia, berariazko dokumentazioa, azterketaren simulakroa... Gainera, tutore espezialistez osaturiko talde bat eskura izango dute ikasleek ikastaroaren gai guztietan.

Zalantzak argitzeaz gain, tutoreek ikasketa gidatu eta antolatuko dute. Gainera, edukiak etengabe gaurkotuko dituzte eta gaitasunaren ebaluazio frogaren berri emango dute.

Ikasketa kronograma sei hilabeterako aurreikusita dagoen arren, azterketa dataren arabera berrantolatzen eta egokitzen joango da, gaitegi osoaren ikasketa errazteko helburuarekin. Horretarakom hainbat ikasketa tresna emango dira, hala nola azterketarako teknika eta estrategiak; laburpenak; simulakroak...

Prestakuntza eskuragarri egongo da froga amaitu eta hurrengo 10 egunetan. Baliabideak eta tresnak progresiboki gehituko dira eta froga eguna hurbiltzen den heinean galdera, kasu praktiko eta simulakroen kopurua ere handituko da; horiek denak espezialitatea eskuratzeko ezinbesteko tresnak baitira.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario