Osakidetza: 2021eko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko bigarren deialdia

03 Iraila 2021

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 7tik 21era izango da. Izen-emateak Osakidetzako intranetaren bidez egin behar dira

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko proben bigarren ohiko deialdia onartu du.

Eskaerak egiteko epea 2021eko irailaren 7tik 21era (biak barne) irekiko da, eta eskabideak elektronikoki egingo dira Osakidetzako intraneten bidez. Informazio gehiago irakurri eta zuzenean sar zaitezke hemen klik eginda.

 

Idatzizko proba

 

Idatzizko azterketak azaroaren 6an egingo dira Barakaldoko BECen.

Deialdia egin duten pertsonen zerrenda urriaren 18an argitaratuko da, eta idatzizko probaren emaitzak abenduaren 3an.

 

Ahozko proba

 

Probak abenduaren 14an, 15ean eta 16an izango dira.

Proben datak, lekuak eta ordutegiak abenduaren 3an argitaratuko dira, eta deitutakoen zerrenda abenduaren 3an iragarriko da.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario