Osakidetzak apirileko nominan ordainduko du karrera

09 Apirila 2019

Ordainketa atzera begirakoa eta orokorra izango da, 2019ko urtarrilaren 1etik

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Osakidetzak adierazi du, gaurko, apirilaren 9ko, bileran Gobernu Kontseiluak, baimena eman duela Osakidetzako langileen 2011ko deialdiko lanbide-karrera aitortzeko prozesuaren ebazpenari dagozkion kopuruak ordain daitezen. 

Ordainketa apirilean egingo da, oro har eta atzera eraginez, 2019ko urtarrilaren batetik.

Biharko mahai sektorialean, SATSEk deialdi horien atzerapenak ordaintzeko eskatuko dio Osakidetzari. Gainera, ezohiko deialdi berri bat egiteko erreklamatuko dio, langile bakoitzari dagokion mailara heltzea bermatuko duena eta etendurak eragindako kalteak saihestuko dituena.

 

Era berean, sindikatuak lanbide garapenerako eredu berri baten negoziazioa exijituko du, faktore subjektiboak eta desberdintasunak ezabatuko dituena. Objektiboa den bidezko eredu bat sortzea.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario