Osakidetzak berriro ireki du kontratazio-zerrendetan izena emateko epea

01 Urria 2021

Inskripzioak urriaren 4an, astelehenean, hasiko dira, 09: 00etan, eta azaroaren 4ko 14:00ak arte egongo dira zabalik

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Webgunean erregistratutako arazo teknikoak konpondu ondoren, Osakidetzak kontratazio-zerrendetan izena emateko epea ireki du berriro. Epea zabalik egongo da urriaren 4ko 09:00etatik azaroaren 4ko 14:00etara.

GARRANTZITSUA: Osakidetzako kontratazio-zerrendetan parte hartu nahi duten pertsona guztiek izena eman beharko dute (Bai aurreko LEP-ean parte hartu ala ez eta nahiz eta aurreko zerrendetako kide izan). Izena emateko ordenak ez du abantailarik ekarriko berdinketa gertatuz gero.

Osakidetzak ohartarazi duenez, irailaren 23an egindako inskripzio guztiak baliogabetuta geratu dira, ezin izan baitute kasu guztietan datuen osotasuna bermatu. Adierazi dutenez, posta elektroniko bidez jarriko direla harremanetan eskaera egin zuten pertsona guztiekin, guzti hau jakinarazteko eta beste eskaera bat egin behar dutela esateko.

Behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, indarrean sartuko da SATSEk ekainaren 25ean sinatutako kontratazio-akordio berria.

Prozesuari buruzko ohiko informazio, jarraibide eta galdera guztiak hemen kontsulta ditzakezu.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario