Osakidetzak ez ditu bere konpromisoak bete eta Lehen Arretako erizaintza gainkargatu du

09 Uztaila 2019

SATSEk absentziak modu egokian estaltzen ez diren hainbat kasu erregistratu ditu. Zure osasunagatik eta zure pazienteenagatik: sala ezazu eta zaindu zaitez!

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Euskadiko Erizaintza Sindikatutik, udan lanpostuak estaltzeko aferaren harira, Lehen Arretako erizainen arazoak salatzen jarraitzen dugu. Zentzu horretan, datu eta gertakari batzuk bildu ditugu Osakidetzaren hainbat zentrotan.

Euskal Osasun Zerbitzuak erizainen absentzien %60 estaltzeko hartu zuen konpromisoari dagokionez, kasu gehienetan ez du bete, %50ekoa edo gutxiagokoa izaten ari baita estaldura. Zehazki, Bizkaia da estaldura tasa txikiagoa daukan herrialdea.

Era berean, Osakidetzak ez ditu gainerako konpromisoak bete: erizain falta dela eta, hainbat zentrotan ez dira aldi baterako ezintasunak estali eta gainera ez da errespetatu langile berriak prestatzeko bi eguneko txandartekoa.

Gainkarga

Egoera horiek guztiek gainkarga gehigarri bat eragin die profesionalei, inolako neurri aringarririk martxan jarri barik. Hauek dira erizainek pairatzen ari diren arazoetako batzuk: lanpostu hutsen zereginak hartzea; langileak zentroen artean derrigorrez mugitzea; esparru juridiko egokirik gabeko zereginak betetzea; baimenen eta oporren ukapena; edo errefortzurik ez duten zentroen gainkarga (EAG, gune turistikoen zentroak, landa-eremuak…).

Murrizketek ondorioak izan dituzte ere osasun-arretaren kalitatean. Herritarrei hainbat zerbitzu ukatu zaie: kronikoen jarraipena; kontsulta espezifikoen itxiera; proben agendaren itxiera; arretaren jarraikortasunaren falta; arreta eskuratzeko ezintasuna edota beste osasun zentro batera mugitzea.

Zaindu zaitez

SATSE sindikatutik ondorengo arazoak salatzen ditugu: erizainen falta, profesionalen beharrizanak betetzeko antolamendu txarra eta herritarrentzako zerbitzuen murrizketa. Arazo horiek berehala konpontzea eta erizainek pairatzen duten gainkarga arintzea exijitzen diogu Osakidetzari.

Zure segurtasunagatik eta artatzen dituzun pazienteenagatik, gainkargak kalte egin ez diezazula: sala ezazu eta zaindu zaitez!

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario