Osakidetzaren 2018-19ko EPE-a prestatzeko ikastaroa: izena emateko epea

31 Martxoa 2022

Ikastaroan izena emateko epea 2022ko apirilaren 4tik 19ra izango da, cursos.satse.es//euskadi webgunean eta ikastaroa maiatzaren 2tik ekainaren 30era.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

SATSE Euskadik, FUDEN-ekin lankidetzan, EPE hau prestatzen lagundu nahi dizu, eta azterketa modu eraginkorrean gainditzeko ikastaro trinko bat eskaini.

Horrela, ikasteko maratoi-saioak saihestuko ditugu, eta prestakuntza zure errendimendua sustatzera bideratuko dugu, gai bakoitzari buruzko prestakuntza-pilula espezifikoen bidez. Horrela, zeure erritmoan ikasi ahal izango duzu, nahi duzun lekutik eta nahi duzun ordutegiarekin.

Ezagutzen dugu EPE batera aurkezteak dakarren erronka, eta emaitza on bat lortzen lagundu nahi dizugu.

Nori zuzendua: Erizainentzat

Helburu orokorrak:2018-19 EPEko gai-zerrendari buruzko ezagutzak eta test motako azterketak ebazteko trebetasunak eskuratzea

Metodologia:

• Online: «Pilulak»

- 140 klase baino gehiago, pilula formatuan, 20 blokeetan banatuta.
- Edukirik garrantzitsuena eta aztertzeko zailena, bai eta aurreko EPE-etan gehien galdetu den gai-zerrendako zatia irakasteko ere.

• Online zuzenean: klaseak Streaming-en bidez

- 23 klase, 2h30 inguru bakoitzak.

- Online kontsultak egiteko aukera zuzeneko txat-ean.

- Zalantzak argitzeko foroak, klasearen ondorengo 72 orduetan.

- Ikasgela grabatuta geratuko da eta ikastaroa amaitu arte egongo da eskuragarri. Bistaratzeko mugarik gabe.

• Zuzeneko simulakroa: zuzeneko simulakro bat egingo da azterketatik gertu. Ahal bada, larunbata, azterketaren iraupenarekin eta ezaugarriekin (2 ordu, erantzun okerrak zigortu gabe eta emaitzen rankingarekin)

Izen-emateak eta ikastaroaren garapena:

Ikastaroan izena emateko epea 2022ko apirilaren 4tik 19ra izango da, cursos.satse.es// euskadi webgunean eta ikastaroa maiatzaren 2tik ekainaren 30era.

Prezioa

• Afiliatuak: 250 euro, izena ematen den unean ordaindu beharko direnak, ordainketa segururako pasabide baten bidez.

- Talde bat osatzeko behar adina pertsona ez badago edota ikastarorako hautatua ez bazara diru guztia bueltatuko da (antzinatasunaren araberako hautaketa egin behar bada).
• Ez Afiliatuentzat: 500 €.

Informazio gehiago eta deialdi osoa 

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario