Osakidetzaren Erasoen Behatokiaren eraginkortasun falta kritikatzen du SATSEk

12 Martxoa 2019

Erakunde horrek oraindik ez du aurrerapausorik eman ezta inolako konponbiderik proposatu.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Datorren martxoaren 14an Osasungintzako Profesionaleenganako Erasoen Kontrako Eguna izango da eta Osakidetzak ez du oraindik inolako daturik eman bere langileek pairatutako erasoen inguruan. Horregatik, SATSE Euskadiko Lan Osasuneko sailera pairatu duzuen edozein eraso fisiko edo ahozkoa salatzera animatzen zaituztegu (saludlaboraleuskadi@satse.es).

Sindikatuak Osakidetzaren Erasoen Behatokiaren eraginkortasun falta kritikatu du. Behatokia 5 aldiz bildu da soilik eta azken bilera 2017ko urrian izan zen. Erakunde honek oraindik ez du aurrerapausorik eman ezta inolako konponbiderik proposatu. Esaterako, Euskadin ez zaie arreta psikologikorik eskaintzen erasoen biktima izan diren profesionalei. Estatu mailan zerbitzu hau eskaintzen ez duen erkidego bakarrenetakoa da.

Osasun arloko profesionalei egindako erasoak Osakidetzak gainditu beharreko ikasgai handienetariko bat da oraindik. Azken hamar urteotan, Osakidetzan osasun arloko profesionalek 4000 eraso baino gehiago pairatu dituzte. Erizainek pairatu dituzte eraso horien %46.

Arazo larri hau, noizbehinka hedabideetan agertzen den arren, kasu gehienetan “ikusezina” da eta ez du ondoriorik erasotzailearentzat.

Hamar erizainetik zortzik ahozko eraso eta eraso fisikoren bat pairatu dute euren lan ibilbidean. Sindikatuak gogoratu duenez, urteak daramatza eraso kopurua murrizteko informazio eta kontzientziazio ekintzak antolatzen.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario