SATSE %7ra arteko igoera sinatu du Emergentzietako erizainen soldatan

11 Apirila 2019

Osakidetzak behingoz, Emergentzietako Koordinazio Zentroetako erizainak, koordinazio funtzioak egiten dituztenean erizain gainbegiraleak direla onartu du

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

2019ko apirilaren 10eko Mahai Sektorialean, SATSEk akordioa sinatu du, gehiengo sindikalaren babesarekin, Emergentzietako profesionalen lan baldintzen hobekuntzarako.

Erizaintza Sindikatuak modu positiboan baloratzen du akordioaren bidez lortu dena, hau da, Emergentzietan lan egiten duten erizaintza kolektiboaren berezko ezaugarriak aitortzea.

Akordio horrek Emergentzietako erizainen soldatan igoera bat eragingo du, %4koa aplikatuko zaie Osasun Kontseiluko erizainei, eta %7ra artekoa, lurreko edo aireko emergentzian lan eginez gero. Horrez gain, euren koordinazio lanak kontuan hartuak izango dira emergentzietako koordinazioan lan egiten dutenean. Bestalde, 10 minutuko eguneroko txanda-artekoa ere onartu dute erizaintza postu guztietan.

SATSEk akordio honen garrantzia nabarmendu du, azkenean, Emergentzia zerbitzuak egiten duen lanaren aitorpena egiten duelako, eta Estatuan aitzindaria delako, hitzartutako soldata osagarriengatik.

Karrera

Mahai sektorialean jorratu den beste gaietako bat lanbide karrera izan da. Eusko Jaurlaritzak profesionalen lanbide karreraren ordainketa onartu du, 2019ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin.

SATSEk Osakidetzari gogorarazi dio, 2012ko urtarrilaren 1etik duen zorra ordaindu behar duela, baita ezohiko deialdi berri bat berehala ireki ere.

Mahai sektorialeko batzarrean, eguneko gaietatik kanpo, Lehen Arretari buruz ere hitz egin zen. Osakidetzak batzarra bukatu zuen eta ez zen egon astirik bihar, apirilaren 12an, hasiko den greba deialdia eragin duten gaiei buruz hitz egiteko.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario