SATSE Euskadik berdintasunaren betaurreko moreak jantzi ditu

18 Ekaina 2019

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak ikastaro bat eman die ordezkariei eta langileei, genero berdintasunean sentsibilizatzeko helburuarekin.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak berdintasunarekiko sentsibilizazioaren aldeko lanean jarraitzen du, ikastaro berriak martxan jarriz. SATSE Euskadiko ordezkariak eta langileak betaurreko moreak jantzi dituzte Bilbon eta Vitoria-Gasteizen egindako ikastaroetan.

Prestakuntza saioetan teoria eta adibide praktikoak uztartu dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jorratzeko. Beste gai batzuen artean, ikastaroak ondorengoak landu ditu: emakumeen kontrako indarkeria, estereotipo sexistak edo osasuna genero ikuspegi batetik. Parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko eta bizitza pertsonalean zein profesionalean berdintasuna sustatuko dituzten proposamenak aurkezteko aukera izan dute. Gainera, SATSEk mahaiko kartel berriak egin ditu, jarrera sexistak aldatzeko; genero estereotipoak apurtzeko; eta berdintasunean sentsibilizatzeko.

Egun, SATSE Euskadik berdintasunerako bigarren plana jarri du martxan. Sindikatuak berdintasunarekin duen konpromisoaren erakusle eta azken urteetan eginiko lanaren fruitua da dokumentu hori.

Galería multimedia

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario