SATSE Euskadik Emakundek ematen duen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena berritu du

17 Maiatza 2022

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, Izaskun Landaidak SATSE Euskadiren aitorpena berritu du, erakundean eta gizartean berdintasunean aurrera egiteko konpromisoagatik.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

2015eko uztailean, SATSE Euskadi emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaileen taldean sartu zen, berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa duten Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen ematen duen bereizgarria.

Konpromisoa

Euskadiko erizainen sindikatuak akreditazio hori berretsi du bere berdintasun-arloak egindako ahaleginari esker; izan ere, barne-mailan lan egiten da, tratu-berdintasuna bermatuz eta enpleguaren kalitatea hobetzea bilatuz, bai eta kanpo-mailan ere.

Besteak beste, sindikatuak berdintasun-ikastaroak eskaini dizkie 200 erizain baino gehiagori, eta kanpaina ugari egin ditu gizartea kontzientziatzeko jarrera sexistarik gabeko lantokiak sustatzearen garrantziaz.

Era berean, sindikatuko ordezkariek egunero lan egiten dute lantokietan, eskubide hori urra ez dadin eta berdintasunera bideratutako neurri berriak lor daitezen, hala nola Osakidetzako Berdintasun Plana edo lana eta familia bateragarri egiteko neurriak hobetzea.

Baldintzak

Aitorpena lortzeko, egiaztapen hori duten erakundeek Emakunderi eman behar diote beren enpresako berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoa, Berdintasunaren arloko Jarduera Plan bat, eta neurri espezifikoak ezarri behar dituzte sexu-jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari aurre egiteko. Halaber, konpromisoa hartzen dute abian jarritako ekintzen eta horien ondorioen jarraipen-txostena bi urtean behin entregatzeko.

Ildo horretan, Euskadiko Erizainen Sindikatuak auditoria zabala egin du, eta, besteak beste, bere aurrekontuaren zati bat emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiketan aurrera egitea eta hori eragozten duten oztopoak kentzea bilatzen duten jardueretara bideratzea eta berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko kontzientziazio-kanpainak egitea eskatzen du.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario