SATSE Euskadik erizainen eskubideak babesteko negoziazio kolektiboa errespetatzea eskatu du

12 Uztaila 2021

SATSEtik Osakidetzari eskatzen diogu ez dezala egin udako hilabeteetan zerbitzuak murriztearen akatsa.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Uda honetan Osakidetza erizainen eskubideak urratzen ari da, etengabeko inposaketen bidez, haien lan-baldintzak negoziatu gabe.

Pandemia betean, eta udako hilabeteetan, gero eta nabariagoak dira ospitaleek eta Euskadiko Lehen Mailako Arretak pairatzen dituzten erizainen defizitak.

Gure lankideek adierazi digutenez, askotan ez dira absentziak betetzen ari, lan-karga guztiz desegokiak daude profesionalen kopuruarentzat; izan ere, etengabe hartu behar dute beren gain lankideen lana, karteldegia azken orduan eta whatsapp-en bidez aldatzen diete edo ez diete uzten oporrak hartzen.

Gainera, erizainen lan-eskubideak urratzen dira etengabeko inposaketen bidez.

Sindikatutik kritikatu egiten dugu erabaki horiek langileen legezko ordezkariekin informatu eta negoziatu gabe hartu izana, negoziazio kolektiborako eskubidea urratuz. Erizainak egiten ari diren gehiegizko esfortzua konpentsatzeko neurriak negoziatu behar dira, benetako beharrak bere gain hartzeko profesional-faltaren ondorioz.

SATSEtik Osakidetzari eskatzen diogu ez dezala egin udako hilabeteetan zerbitzuak murriztearen akatsa; izan ere, osasun-langileei ez ezik, herritarrei ere argi eta garbi eragiten die.

Ildo beretik, Osakidetzak plan bat ezartzea eskatzen dugu, pertsona faltaren, baliabide materialen edo lantokien egokitzapenaren arazoak hobetzeko.

Horrela bakarrik eskaini ahal izango zaie herritar guztiei kalitatezko arreta segurua.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario