SATSE Euskadik lortu du Osakidetzak sendagai arriskutsuen batzorde teknikoa sortzea

16 Ekaina 2021

Erizainen sindikatuak bost urtez jardun eta salatu ondoren, Euskal Osasun Zerbitzuak sendagai arriskutsuen batzordea sortu du. Hala ere, SATSEk onartezintzat jotzen du langileen ordezkaritza ez sartzea.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

SATSE Euskadik urteak daramatza erizaintzako langileen osasuna babesteko beharra aldarrikatzen; izan ere, askotan, sendagai arriskutsuen eraginpean egoten dira, informaziorik eta prestakuntzarik gabe, norbera babesteko ekipamendurik gabe edo substantzia horiek erabiltzearen ondoriozko arriskuak saihesteko neurri kolektibo egokirik gabe.

Euskadiko Erizainen Sindikatuak azken 5 urteetan Lan Ikuskaritzari jarri dizkion jarduketa eta salaketa ugariei esker, Osakidetzak, azkenik, 2021eko maiatzean beharrezko batzordea sortu du, gure lanbideak erabili ohi dituen sendagaiak arrisku kantzerigenoetatik eta ugalketatik babesteko.

SATSE Euskadik neurri hori ospatzen duen arren, uste du ez dela nahikoa eta urrats berriak ematen jarraitu behar dela eraginpean dauden langileen osasuna babesteko, erizaintzako langileak baitira kaltetuenak estatuko eta nazioarteko erakunde guztien arabera. Europako Agentziak 12,7 milioi profesional zenbatu ditu arriskuan, horietatik 7,3 erizainak izanik eta azken datuen arabera, 1.460 pertsona baino gehiago hil dira.

Hasiera batean euskal erakundeak ordezkaritza sindikala batzorde horretan sartzea onartu bazuen ere, azkenean neurri horretatik kanpo utzi gaitu. Prebentzioko ordezkariek hain gai garrantzitsuan parte hartu ez izanak iradokitzen du Osakidetzak azken urteetako immobilismoari eusten diola eta batzordearen sorrerak arauari men egiteko helburua betetzeko besterik ez dela, baina bere betebeharra betetzeko borondaterik gabe.

SATSE Euskadik erne jarraituko du, eta ohartarazi du ez duela egoera hori onartuko eta dagozkion mekanismo legal eta judizial guztiak erabiliko ditu Osakidetzak prebentzio-arloko Legea bete dezan. Lege horrek funtsezko eginkizuna ematen die prebentzio-ordezkariei, lan-arriskuen ebaluazioan eta prebentzioan parte hartuz. Osakidetzak behingoz bere langileak arriskuan jartzeari uztea nahi dugu, beren osasunerako arrisku horiek babes egokirik gabe jasaten baitituzte.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario