SATSE Euskadiren 2019-2020 EIR azterketaren prestakuntza ikastaroa / aditua

29 Maiatza 2019

Izena emateko epea luzatu dugu 2019ko ekainaren 16ra arte. Izena eman, ez zaitez plazarik gabe gelditu! Parte hartzeko modu bi daude: akreditaziorik gabe edo Unibertsitate Aditua titulua eskuratuz. 

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

GARRANTZITSUA: Azken orduko eskaerak direla eta, izena emateko epea luzatu dugu ekainaren 16ra arte. Onartutako pertsonen zerrenda ekainaren 18an argitaratuko da.

Erizainei eta SATSEri atxikita dauden karrerako 4. mailako ikasleei (datorren ikasturtea hasi baino lehen erizain izango direnak) zuzenduta. Aurten, SATSE Euskadiren EIR azterketa prestatzeko ikastaro erdi-presentzialean parte hartzeko orduan, bi modalitate hautatzeko aukera izango duzu:

1. AUKERA. EIR 2019-2020 PRESTATZEKO IKASTARO ERDI-PRESENTZIALA.

Ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu, baina ez duzu ziurtagiririk eskuratuko. Modalitate hau doakoa da SATSEren afiliatuentzat eta bere helburua gizartearen osasun-arazoen gaineko ezagutzak jaso eta EIR 2019-2020 azterketa prestatzea da.

1. Aukerako izen-ematea. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 16ra arte izango da:

 

2. AUKERA. ADITU ERDI-PRESENTZIALA ZAINKETA OROKORREN ESPARRUKO ERIZAINTZAKO PROZESU ETA ESKU-HARTZEAN.

EIR azterketarako ezagutzak jasotzeaz gain Avilako Unibertsitatearen (UCAV) 36 ECTS kredituko ziurtagiria eskuratu nahi baduzu, modalitate honetan izena eman behar duzu. Aukera honetan, baldintza zorrotzagoak izango dituzu ikastaroa gainditzeko. Prestakuntza doakoa da SATSEren afiliatuentzat, baina unibertsitate-tasak ordaindu behar izango dituzu. Gainera, sarbidea izango duzu gaurkotutako doako ikasgai-zerrendara Enfermería en Desarrollo-ren aplikazioan.

2. Aukerako izen-ematea. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 16ra arte izango da:

 

IZEN-EMATEARI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUA

  • Gogoratu, izena emateko orduan aipatutako bi aukeren artean hautatu behar duzula, elkarren artean bateraezinak baitira.
  • Izena eman ostean “Itxarote-zerrenda” egoeran egongo zara, baina horrek ez du esan nahi plazarik gabe gelditu zarenik. Hautatuen artean egonez gero, onartutakoen zerrenda argitaratzen den egunean “Izena emanda” egoerara pasatuko zara.

A destacar

  • EIR 19-20 ikastaroaren deialdia

    12 Ekaina 2019 - 399,18 kB Descargar
  • EIR 19-20 Aditua deialdia

    12 Ekaina 2019 - 434,64 kB Descargar

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario