SATSE Gipuzkoa ikastaroa: Sarbide baskularrak- ekaina

30 Maiatza 2019

Izena emateko epea 2019ko ekainaren 1etik 9ra izango da,ondorengo webgunean http://cursos.satse.es/gipuzkoa  

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Sarbide baskular bat ospitaleetako teknika ohikoenetariko bat da eta etxeko arretan zein anbulatorioan gero eta gehiago erabiltzen da. Hori dela eta, sarbide baskular ezberdinak erabiltzen dituzten erizainek, gailuen zainketari eta mantentzeari lotutako arazoak saihesteko ezagutza teorikoa, gaitasun teknikoak, esperientzia klinikoa eta kudeaketa gaitasunak izan behar dituzte.

Nori zuzenduta:

Erizainak, erizain espezialistak.

Helburu nagusiak:

Sarbide baskularrei buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa indartzea, ondorengo irizpideetan oinarrituta: hautaketa, erabilerarako adierazleak, mantentzea, abantailak eta desabantailak.

Ordu presentzialen kronograma – datak eta orduak

Ikastaroak 4 ordu presentzial ditu:

Goizeko txanda:, OSTIRALA, ekainak 21. 9:00-13:00.

Arratsaldeko txanda: ASTEAZKENA, ekainak 20. 16:00-20:00.

Kostua:

  • Doakoa afiliatuentzat (50 euroko fiantza bat hartuko da eta ikastarora joaten direnei itzuliko zaie).
  • 100€ afiliatuta ez dauden pertsonentzat (ez dago dirua itzultzeko aukera).

Hautaketa irizpideak:

20 plaza beteko dira txanda bakoitzeko (20 goizeko txandan eta 20 arratsaldekoan) afiliatu bakoitzaren antzinakotasunaren arabera. Ikastaroa antolatzeko, gutxienez, 10 pertsona izan beharko dira txanda berean.

Izen-ematea: 2019ko ekainaren 1etik 9ra , ondorengo webgunean: cursos.satse.es/gipuzkoa

Onartutakoen argitaratzea: ekainak 11, ondorengo webgunean: cursos.satse.es/gipuzkoa  (“Iniciar” sakatuz, NAN zenbakia eta letra eta afiliatu zenbakia sartuz) eta onartutako pertsonen e-posta helbideetan.

Deialdia osorik ikusi

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario