SATSE ikastaroa: Bendaje funtzionala Araban

14 Urria 2021

Erizaintzaren alorrean bendaje funtzionalak egiteko ezagutzak eta gaitasunak ematen ditu ikastaroak. Izena eman plazak amaitu baino lehen! 

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Nori zuzenduta: Erizainak

Helburu nagusia: Erizaintzaren alorrean bendaje funtzionalak egiteko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea, metodologia teoriko-praktiko baten bitartez.

Metodologia:

  • Erdi-presentziala: 10 ordu presentzial eta online atalaren irakurketa.
  • Parte-hartzailea eta praktikoa.
  • Teoria eta praktika uztartzen dira.

Ordu presentzialen kronograma– datak eta ordutegiak:

Online atala: Azaroaren 1etik 30era. Campus Birtualean. 

Bi klase presentzialak azaroaren16an eta 17an izango dira, goizeko txandan (9:00-14:00)eta arratsaldekoan(16:00-21:00). 

Online klasea azaroaren 10ean izango da. Zuzenean ikusi ezin bada grabatuta geratuko da geroago ikusi ahal izateko.  

Lekua: SATSE Arabako Prestakuntza Gelan - Enrique Eguren kalea 3, behekoa (Vitoria-Gasteiz)

Kostua: Doakoa afiliatuentzat. 50€ ko fidantza eskatuko da inskripzioa egiterakoan. Plaza lortzen ez dutenei itzuliko zaie, baita 2 klase presentzialetara joaten direnei.

Afiliatuak ez direnentzat: 200€ (itzultzeko aukerarik gabe).

Inskripzioak: Urriaren 15tik aurrera http://cursos.satse.es/alava webgunean

Plazak: 18 plaza goizeko txandan eta 18 arratsaldekoan. Plazak afiliatuen antzinatasunaren arabera emango dira. Ikastaroa egingo da baldin eta, gutxienez, 12 pertsonako taldea osatzen bada.

Onartuak: Urriaren 25ean http://cursos.satse.es/alava webgunean eta onartutakoei emailez idatziko zaie.

Urriaren 27ra arteko epea egongo da ikasleak ez direla joango jakinarazteko eta fidantza itzuli ahal izateko. Ondoren ez da itzuliko hautatua izanez gero.

Argibideak: hasiera batean, aukeratutako txandan bakarrik joan ahal izango da, salbu eta beste txandan plaza librerik badago edo beste taldeko norbaitek txanda aldatzeko eskatzen badu.

Ikastaroa gainditzeko, dagokion akreditazioa lortu behar da, aurrez aurreko bi klaseetara joan behar da eta ebaluazioa eta kasu klinikoa gainditu behar dira.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario