SATSE, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek mobilizazioa deitu dute Aldundiaren eta GUFEren hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko

09 Maiatza 2022

Mobilizazioa maiatzaren 12an izango da 11: 00etan Aldundiko Jauregian

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Aldundiak amaitutzat eman du Aldundiaren eta GUFEren Akordioaren/Hitzarmenaren negoziazioa, langile publikoen erosteko ahalmena galtzea ez dakarten formulak adosteko borondaterik ez duelako.

BFAk soilik % 2 aplikatzea planteatu zuen, langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko inolako konpromisorik gabe, kontuan hartuta horrek erosteko ahalmenaren % 4,4ko murrizketa dakarrela KPIaren 2021eko igoerarekin alderatuta ( % 6,4). Gainera, kontuan izan behar da 2022rako metatutako KPIa, martxoko datuekin, % 9,5ekoa dela.

Egoera horren aurrean, eta BFAren jarrera ikusita, sindikatuek proposamen bateratua eta malgua egin zuten, langileek erosteko ahalmena gal ez zezaten, eta hori ere baztertu egin zuten.

Akordio bat lortzeari uko egiteak zuzeneko ondorioak ditu lan-harremanen beste alderdi batzuetan: aldi baterako eta bitarteko langileen eskubideak, egutegia, telelana, kontziliazioa…

Hasieratik argi geratu da Funtzio Publikoak agindu irmoa zuela Aldundiko arduradunen aldetik ordainsariak KPIarekin ez parekatzeko. Berriro ere gobernatzen dutenak eta patronala eskutik helduta doaz langileen bizi-kalitateari eutsiko dioten soldata-igoerei uko egiteko.

BFAk proposamen horri emandako EZ borobila ikusita, sindikatuek uste dute beharrezkoa dela ekintza kolektiboko ahaleginak areagotzea, BFAk jarrera malguagoa izan dezan sektore publikoarentzat eta enplegatu publikoentzat akordio duina lortzeko.

Horregatik, maiatzaren 12an 11: 00etan Aldundiaren aurrean egingo den mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, bidezko hitzarmen bat eskatzeko.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario