SATSEK aldi baterako kontratazio-akordio berria sinatu du Osakidetzan

25 Ekaina 2021

Osakidetzak SATSEk proposatutako hobekuntzak onartu ondoren, sindikatuak erregulazio berria babestu du.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Konpromiso berriarekin, atzean utzi da aurreko testua, Osakidetzako administrazio-kontseiluak alde bakarrez inposatu zuena. Horrek baldintza okerragoak eragiten zituen zerrendetan dauden pertsonentzat, eta behin-behineko euskal osasun publikoko erizainak, erizain espezialistak eta fisioterapeutak kaltetzen zituen.

Azkenik, mahai sektorialaren 2021eko ekainaren 25eko bileran, SATSEk bere sinadurarekin babestu du akordio hori, aurreko testuak eragindako kalteak atzean uzten baititu, gure alegazioetako asko jasotzen baititu eta aldi baterako kontratazioko zerrendak osatzen dituzten pertsonek luzaroan eskatutako hobekuntzak ekartzen baititu.

SATSEk honako arrazoi hauengatik eman dio oniritzia testu berri honi:

1.- Testua zehatzagoa eta argiagoa da.

2.- Berme handiagoak ematen dizkie aldi baterako langileei suspertzeari, kontratuetarako erreserbari, uko egiteari, justifikazioari eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten egoerei dagokienez.
3.- 2017ko ekainean SATSErekin sinatutako enpleguaren kalitatearen aldeko itunaren ataletako bat betetzen du. Itun horrekhonako hauek ezartzen ditu:

• Zerrenda bakarra, izendapen luzeak zein laburrak betetzeko. LEPeko probaren notaren, emandako zerbitzuen eta euskararen baturaren ondoriozko puntuazioaren arabera ordenatuko dira.

• Erizaintzan, espezialitateetan eta fisioterapian, zerrendak irekita egongo dira etengabe, eta urtean bitan eguneratuko dira, ekainean eta abenduan, orain arte alegatutako aldaketak barne.

Gainera, SATSEri esker, beste berrikuntza eta hobekuntza batzuen artean, honako hauek sartzen dira:

• Nahi beste ESI edo lurralde-ordezkaritza hautatzea, larrialdien kasuan, zerrenda luzeetarako.
• Zerrenda laburretarako 5 lehentasun hautatzea, eremua edozein dela ere.
• Eguneratzean edozein unetan zuzendu beharreko esperientzia, profila edo dokumentazioa egiaztatzea. Euskara betekizun gisa baloratuko da egiaztatzen den unetik.
• Desgaitasuna duten pertsonek kontratazioan dituzten eskubideak aitortzen ditu.
• Familia- eta komunitate-arloko erizain espezialistak sartzen ditu zerrendetan.

Informazioa zabaltzen jarraituko dugu eta gure buletina eguneratuko dugu. Zure zalantzak argitzeko, jarri harremanetan SATSEko zure ordezkariarekin

kontratazio-akordio berria hemen ikusi daiteke

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario