SATSEk beste greba egun bat deitu du Lehen Arretan maiatzaren 17rako

29 Martxoa 2019

SATSEk Lehen Arretako egungo eredua “guztiz urria” dela salatu du eta greba deitu du Osakidetzan maiatzaren 17an.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

Lehen Mailako gaur egungo eredua “guztiz urria” dela eta ez dela gizartearen errealitatera egokitzen salatuz, greba deitu dituzte SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK-k, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin batera, maiatzaren 17an.

“Gizartea aldatuz doan heinean, mendekotasun handiagoa, zahartzea eta kronikotasuna; egungo errealitatera eta herritarrek osasun zerbitzuak erabiltzeko duten modura egokitzen den eredu aldaketa bat beharrezkoa da”, adierazi du Euskadiko Erizaintza Sindikatuak.

  • Langile gehiago egotea eskatzen dugu, erizain/mediku gutxieneko ratioa 1:1 izatea eta Lehen Arretako taldearen ez-egote guztiak betetzea.
  • Profesionalok denbora nahikoa izan behar dugu, herritarrek merezi duten arreta eman ahal izateko.
  • Erizaintza Sindikatutik etxeko arreta bultzatzea eskatzen dugu, egiten den ahalegina modu egokian aitortuz eta ordainduz, erizainen G baten bidez.
  • Lehen Arretako erizainok segurtasun juridikoa, autonomia gehiago eta konpetentzia berriak behar ditugu gure lana egiteko.
  • Osakidetzari negoziatzeko eskatzen diogu, eztabaida zabalaren bidez, behingoz Lehen Arretako egoera jasanezina konpontzeko.

Maitzaren 17ko greba egunari begira, Osakidetzako Lehen Arretako profesionalei dei egiten diegu Donostian 12:00etan egingo den mobilizazioan parte hartzera. Manifestazioa Osasun Saileko Delegaziotik (Antso Jakituna etorbidea, 35) abiatuko da, eta Bulebarreko kioskoan bukatuko da ibilbidea.

 

A destacar

  • AP. Argumentario

    29 Martxoa 2019 - 175,39 kB Descargar

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario