Transfusioen Euskal Zentroko langileak diskriminazioaren aurka mobilizatu dira

20 Urria 2021

TGEEZko langileek mobilizazioetara deitu dute berriro parekatzea lortzeko eta jasaten duten diskriminazio bidegabea konpontzeko.

valoración
  • Currently 0 out of 5 Stars.
Haz tu comentario

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek jasaten duten diskriminazioa salatu dute; izan ere, bertako profesionalek Osakidetzaren ospitale-eremuarekin koordinatuta arreta espezializatua egiten duten arren, ez zaie behar bezala aitortzen.

Ez da ulertzendiskriminazio anakronikohau, langile hauek egiten duten lanaren errealitatetik urrun dagoena. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESEk salatu dutenez, haien baldintzak Osakidetzako gainerako arreta espezializatukoekinparekatubehar dira.

Langile hauek funtsezkoak dira Osakidetzaren barruan, eta sareko beste ospitale batzuekin koordinatzen dira etengabe, odol-bankurik ez dutenei zerbitzua emanez edo beste zentro batzuetara joanez ehunak lortzeko. Era berean, langileak ospitale barrura joaten dira bertan dauden pazienteak artatzera.

Bestalde, Galdakaoko Ospitaleko laginak, ehunak eta hemoderibatuak kudeatzen ditu, eta ama-esnearen bankuko esnea kudeatzen du Euskadi osoan.

“Osakidetzaren ospitale-sarean erabat integratuta daude; horregatik, ez da ulertzen lankideekin parekatzea ukatzea”, azaldu dute sindikatuek.

2021aren hasieran hainbat proposamen eta mobilizazio egin ziren, baina Osakidetzak erantzunik eman ez zuenez, mobilizazio gehiago egongo dira bidezkoa dena eskatzeko eta Osakidetzak erantzun arte.

Gaurko mobilizazioaren ondoren beste batzuk egingo dira 22an (ostirala) eta 27an (asteazkena) 12:00etan, Galdakaoko Ospitalearen aurrean.

Añade tus comentarios

Debes estar identificado para subir comentarios

Comentarios (0)

No hay ningún comentario