Mobilizazio berriak Transfusioen Euskal Zentroan, langileenganako diskriminazioaren aurka

18 Urria 2021

TGEEZko langileek mobilizazioetara deitu dute berriro parekatzea lortzeko eta jasaten duten diskriminazio bidegabea konpontzeko. Protestak urriaren 20, 22 eta 27an egingo dira

Bilbo, 2021eko urriak 18.SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek jasaten duten diskriminazioa salatu du; izan ere, bertako profesionalek Osakidetzaren ospitale-eremuarekin koordinatuta arreta espezializatua egiten duten arren, ez zaie behar bezala aitortzen.

Ez da ulertzendiskriminazio anakronikohau, langile hauek egiten duten lanaren errealitatetik urrun dagoena. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESEk salatu dutenez, haien baldintzak Osakidetzako gainerako arreta espezializatukoekinparekatubehar dira.

Langile hauek funtsezkoak dira Osakidetzaren barruan, eta sareko beste ospitale batzuekin koordinatzen dira etengabe, odol-bankurik ez dutenei zerbitzua emanez edo beste zentro batzuetara joanez ehunak lortzeko. Era berean, langileak ospitale barrura joaten dira bertan dauden pazienteak artatzera.

Bestalde, Galdakaoko Ospitaleko laginak, ehunak eta hemoderibatuak kudeatzen ditu, eta ama-esnearen bankuko esnea kudeatzen du Euskadi osoan.

“Osakidetzaren ospitale-sarean erabat integratuta daude; horregatik, ez da ulertzen lankideekin parekatzea ukatzea”, azaldu dute sindikatuek.

2021aren hasieran hainbat proposamen eta mobilizazio egin ziren, baina Osakidetzak erantzunik eman ez zuenez, mobilizazio gehiagorekin hasiko dira bidezkoa dena eskatzeko.

Mobilizazioak urriaren 20an (asteazkena), 22an (ostirala) eta 27an (asteazkena) egingo dira. 12: 00etan izango dira, Galdakaoko Ospitalearen aurrean.